Tokiko saltokietara bisitak egingo, datuak eguneratzeko asmoz

16.01.23
Foto figurativa que muestra vías de contacto: teléfono y correo electrónico y postal
Ekonomi Sustapena
Gizartea

Garapen Ekonomikoko udal Arloak eta Merkataritzako Bulego Teknikoak herriko saltokiak bisitatuko dituzte hilabete honetatik aurrera, datu-basea eguneratzeko eta kudeatzaileekin hartu-emana estutzeko. Eguneratutako datu horiek baliagarriak izango dira harremanak estutzeko eta alderdien arteko harreman arina izateko, bai eta gure herrian egiten ari diren sustapen-politikei, ekintzei, estrategiei, kanpainei, proiektuei eta prestakuntza-jarduerei buruzko informazioa helarazteko ere. Guztiak txikizkako edo hurbileko merkataritzaren jarduera sustatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin.

Establezimenduak bisitatuko dituzten pertsonak beren burua identifikatuko eta datu-bilketa Merkataritzako Bulego Teknikoarentzat edo udalarentzat dela kreditatuko, horientzat ari baitira lanean. Helburua jabeekin edo kudeatzaileekin elkarrizketa izatea da, gaur egun ditugun datuak alderatzeko eta/edo horiek eguneratzeko, zaharkituta geratu diren edo aldatu diren kasuetan. Hori guztia komunikazio arin, koordinazio eta lankidetza egoki bati berriro ekiteko, herrian sektore guztietan askotariko establezimenduak eta eskaintza zabala izaten jarrai dezakegula ziurtatzeko.

Merkataritzak etorkizun hurbileko erronka handiei aurre egin behar die, bezeroon ohiturak aldatu ditugulako eta online erosketari erantzun behar dietelako; eskaria asetzeko, bezeroa idealizatzeko, bai establezimendura agertzen direnak eta baita bide digitalen bidez iristen zaizkienak. Digitalizaziorako eta etorkizuneko beharrei erantzuteko laguntzak daude, eta erronkei aurre egite aldera gomendagarria da elkarren berri izatea eta eskutik joatea, batasunak indarra batu eta emaitza hobeak lortu ohi dituelako.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko Garapen Ekonomikorako sailarekin harremanetan jar zaitezke pe@udalermua.net helbide elektronikora idatziz edo 943 177 159 telefonora deituz.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin