Trafikoan aldaketak eta murrizketak igandeko ekitaldi instituzionalagatik

08.07.22
Hiritarren Segurtasuna

ETAk eragindako biktimak eta gizarte zibila omentzeko datorren igandean Ermuan egingo den ekitaldi instituzionalak, Espainiako Errege-Erregina buru izango dutenak, politikako, epailetzako eta gizarteko hainbat ordezkari, eragile eta herritarrak bilduko ditu. Ekitaldi horretara bilduko direnen segurtasuna bermatze aldera, M. Angel Blanco kiroldegiaren eta inguruko kale eta guneetan perimetro bat jartzea erabaki da.

Herritarren Segurtasunerako Sailak hainbat aldaketa eta murrizketa ezarri ditu egun horretarako, zirkulazioari, aparkatzeari eta ibilgailuen trafikoari dagokienez. Afektazio horiek guztiak, Alkateak atzo sinatu eta zabaldutako bandoan zehazten dira, herritar guztiek ezagutu eta jakinaren gainean jartzeko. Eragin zuzena edukiko duten kaleak batez ere San Pelaio auzokoak eta inguru hurbilenekoak dira: Diputazio, Andaluzia eta Extremadura zeharbideak, Montehermoso eta San Pelaio kalea bera, baita Etxarte eta Ursolo ere. Afekzio eta murrizketen eragina arintzeko, Baldespinako markesaren parke azpiko eta BM supermerkatuko aparkalekuak, goiko aldekoak nahiz beheko zonalde itxikoak, erabiltzea proposatzen zaigu herritarroi.

Bide bakoitzaren oinean jarriko den seinaleetan zehaztuko dira murrizketa horien ordutegi zehatzak. Udaltzaingoak murrizketa horiek bertan behera utzi edo zabaldu ahal izango ditu. Dokumentuaren amaieran, herritarron laguntza eskatzen zaigu eta eskatzen da, sor daitezkeen eragozpenak ulertu eta barkatzeko.

Aldaketak eta afektaturiko kaleak:

Zirkulatzea, gelditzea edo aparkatzea debekatuta egongo da:

  • Diputazio kalean, M.A.B kiroldegitik hasi eta Andaluzia zeharbidearekin bat egiten duen tokira arte.
  • Extremadurako eta Andaluziako zeharbideetan.
  • San Pelaio kalean, 28. zenbakitik 40. zenbakira (biak barne).
  • Montehermosoko jaitsierak San Pelaio kalearen egiten duen bidegurutzean.

Gelditzea edo aparkatzea debekatuta egongo da:

  • Zearkalean, 27. zenbakitik 33 zenbakira (biak barne).
  • Mallabiko errepidean, M.A.B kiroldegitik Garbigunera.

Trafiko-mozketa puntualak egingo dira:

  • Zearkale, Ursolo, Etxarte kaleetan eta Mallabirako errepidean.

San Pelaioko aparkalekurako sarrera-irteerak San Pelaio kaleko 13. zenbakian dagoen sarbidetik bakarrik egin ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko