Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

20.05.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Idazle ermuarrak argitaratu berri dituen azken bi album ilustratuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobiano Kulturgunean. 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' titulukoak dira, arratsaldeko seietan herritarrei zabalik egongo den ekitaldian.

'Doña Olimpia y el canario' Abresueños argitaletxeak ateratako albuma da, Julio Antonio Blascoren marrazkiak dituelarik. Biek aurretik ere, elkarrekin lan egin izan dute. Oso istorio gizatiarra da, solidarioa, eta musika du bere osagaietako bat.

Bestalde, 'Supervaca y supertopo' Diagonal liburu-denda eta argitaletxeak plazaratu duen. Lana ekargua izan da eta Alberto Albarranen marrazkiak ditu. Istorioak bi animalia super-heroi aurkezten ditu, biek dituzten mugak ahantzita.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
‘Santero y los muchachos’ taldearen rock lasaia Ermua Antzokian gozagai

Kontzertua emango dute datorren ostiralean, 20:30ean
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
09.12.25
Aste honetan Antzokiak euskarazko bi film eskainiko ditu

Aretoak ‘La voz de Hind’ (JBA), ‘Siempre es invierno’, ‘Gaua’ (JBA) eta ‘Super Elfkinak’ proiektatuko ditu