Txarangen Batzordea bihar bilduko da Santixauetako ekitaldiak antolatzeko

28.06.23
Imagen
Cartel elaborado por la comisión
Gizartea
Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezkoen aretoan, bilera ireki batean, 19:00etatik aurrera

Koadrilen txarangak, hainbat kolektiborekin eta herritarrekin batera, gure herriko Santiago jaien arima dira. Horiek gabe, euren proposamen, ekarpen eta presentziarik gabe, Santixauak ez lirateke ezagutzen ditugun bezalakoak izango, ezta antzekoak ere, eta ez gauza bera, noski. Beste gauza bat lirateke.

Txarangen Batzordeak bihar, osteguna, -ekainak 29- egingo du aurtengo lehen bilera bere jarduerak antolatu eta koordinatzeko. Lan saio hori Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezkoen aretoan egingo da, arratsaldeko 7etatik aurrera. Batzordeko kideek topaketa horretan parte hartzeko deia egin dute. Bertan, 2023ko jokoak zehaztu eta antolatuko baitituzte. Talde berriak sortzeko laguntzak; musuzapien salmentagatik bildutako dirua zein kolektibori emango zaion, egin beharreko probak finkatuko dituzte (pepinoa, artaburuak, ur-kuboak, jatorrizko pekatua, playback lehiaketa eta abar), baita horiek egiteko egutegia eta joko horietako bakoitzaren araudia ere. Hurrengo bilera uztailaren 12an, asteazkena, izango da, ordu eta leku berean.

Txarangen Batzordea bilera horien berri ematen ari da, eta aurreikusitako jardueraren berri ematen sare sozialen bidez, eta, zehazki, Facebookeko profilaren, Instagrameko kontuaren eta WhatsAppeko 604 985 938 zenbakiko taldearen bidez. Horietan, aurtengo jokoetarako aurreikusitako sarien berri ematen da: lehenengoari garaikurra eta afaria egiteko baleak 450€ eta 350€ kopurutakoak; bigarren sailkatuari, 275€ eta 150€-ko afari-balea; eta, azkenik, sailkapen orokorreko hirugarrenarentzat, 175€ eta 100€-ko balioa duten afari-balea eta garaikurra. Aurten, interes eta garrantzi berezia jarriko zaio playback lehiaketa berreskuratzeari. Iaz bertan behera utzi behar izan baitzen, izena eman zuten taldeen kopuru txikia zela eta, haren ordez musika taldearen zuzeneko emanaldia antolatuz.

Covid-19aren pandemiaren ondorioz bi urtez jarraian jaiak bertan behera uzteak aurreko dinamikarekin hautsi zuen, eta txaranga askok ez zuten euren parte-hartzea prestatu aurreko urteetako arreta eta denborarekin. Espero dezagun aldi baterako egoera izatea, eta ikuskizuna eta baldintzarik gabe aurtengo jaietako parte-hartzea berreskuratu ahal izatea.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude