“Txina: tradizioa eta sormena” haurrentzako tailerrean izena emateko epea zabalik
Liburutegiak jarduera berri bat antolatu du 2019 eta 2020an jaiotako haurrentzat, lau saio sortzaile eta parte-hartzaileren bidez txinatar kulturaren tradizio eta ikur adierazgarrienetako batzuk ezagutzeko.
“Txina: tradizioa eta sormena” tailerrak Txinako kultura ezagutzeko bidaia txiki bat proposatzen du, ikaskuntza, sormena eta dibertsioa uztartuz. Saio bakoitzean, parte hartzen dutenek modu errazean eta beren adinera egokituta ezagutuko dute txinatar kulturaren elementu adierazgarri bat, eta, ondoren, harekin lotutako eskuzko jarduera bat egingo dute.
Tailerra urriaren 6an hasiko da, txinatar faroltxo tradizionalarekin. Haren jatorria eta esanahia ezagutuko dituzte, eta, ondoren, berea sortu eta apainduko dute. Urriaren 13an Txinako danbor tradizionalaren, bōlàng gǔ delakoa, txanda izango da, alaitasunari, ospakizunari eta zorte onari lotutako instrumentua. Urriaren 20an, parte-hartzaileak Pekingo Opera ezagutuko dute maskara koloretsuen bidez, eta maskara horiek nahi bezala apaindu ahal izango dituzte. Azkenik, urriaren 27an, Txinako herensugearen esanahia ezagutuko dute, zorte onaren, indarraren eta oparotasunaren sinboloa, eta beren herensuge propioa sortuko dute.
Saioak urriaren 6, 13, 20 eta 27an izango dira, 17:30etik 18:30era, liburutegiko hirugarren solairuan.
Kultura desberdin batera modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean hurbilduz ezagutzeko, sortzeko eta gozatzeko proposamena.
Izen-ematea
Plazak mugatuak dira eta izena urriaren 1era arte eman daiteke izena ondorengo formularioaren bidez. Jasotako eskabideen kopurua eskainitako plazena baino handiagoa izatekotan, horiek zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartuen zerrenda udalaren webguneko iragarki-taulan argitaratuko da urriaren 2an, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.
Plaza bat lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara joaten ez direnek plaza galduko dute, itxarote-zerrendan norbait egonez gero. Nolanahi ere, erreserba-zerrendara pasatuko dira izena ematen duten liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran, inskribatutako pertsonak eskainitako plazak baino gehiago badira.
Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena