Txirrindularien Udaberri Kopako azken proba izango dugu Ermuan

19.06.24
Kirolak
Bizkaiko txirrindularitza eskolek parte hartuko dute igande honetan 10:30etatik aurrera

ETXE Ermuko Txirrindulari Elkarteko kirolari benjaminek, alebinek eta infantilek Udaberri Kopako azken proban parte hartuko dute igande honetan, hilak 23, gure herrian bertan. Martxotik ekainera bitartean sei proba egin ostean, Bizkaiko Federazioaren Txirrindularitza Eskolen errepideko txapelketa zazpigarren lasterketa honekin amaituko da.

Markina, Durango, Sondika, Igorre, Berango eta Karrantzatik igaro ondoren, Ermuak Udaberri Kopako egutegiari amaiera emango dio 10:30ean hasiko den kirol festarekin. Kopa honetako probetan, infantil kategoriako parte-hartzaileek azken sailkapenerako kontuan hartu beharreko puntuak lortu dituzte, eta txikienek, berriz, sailkapenik gabeko ibilbide politez gozatu dute.

Lasterketez gain, Orbe Kardinala plazan 5 eta 14 urte bitarteko umeentzako gymkana herrikoia izango da 11:00etatik aurrera, eta eguna amaitzeko, Alberto Lasuen ermuarra, ETXEren eta herriko txirrindulari eskolaren sortzailea, omenduko da 13:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira