Udako zine emanaldiak kalean zortzi filma eskainiko dizkigu abuztuko gauetan

18.07.23
La imagen muestra los títulos de las 6 primera películas
Kultura eta Gazteria
Doan ikusi ahal izango ditugu kalean astelehen eta asteazken gauetan, abuztuaren 14an ezik, jai egun bezpera delako

Ermuak udako zine eskaintza erakargarria izango du abuztuan honetan ere. Udal kultura sailak zortzi proiekzio programatu ditu, genero, adin eta gustu guztietako titulu berriak edo estreinuak proposatuz. Kalean, aire zabalean eta doan gozatu ahal izango ditugun proiekzioak. Adin guztietarako egokiak diren proiekzioak, gaztelaniazko eta euskarazko tituluekin.

Astean bi egunetan –astelehena eta asteazkena– saioak izango ditugu hileko lau asteetan, Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera, abuztuaren 14an ezik, jai egun baten bezpera delako. Euria egiten badu, Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa.

Pandemia osteko uda honetako gauetarako eskaintza zabala izango da, eta normaltasuna berreskuratzen ari gara. Proiekzioak libreak eta edukiera mugarik gabekoak izango dira, Covid-19aren pandemiaren aurretik izan ohi ziren bezala.

Kontratatutako tituluak eta erakusketa-datak honako hauek dira:

Abuztuak 2: Top Gun: Maverick
Abuztuak 7: Minions: el origen del Gru
Abuztuak 9: Coda. Los sonidos del silencio
Abuztuak 16: DC Supermaskoten Liga
Abuztuak 21: Jurassic World Dominio
Abuztuak 23: Competencia oficial
Abuztuak 28: Black is Beltza II: Ainhoa
Abuztuak 30: El cuarto pasajero

Dokumentuak

2023ko Udako zine progamazioa Ermuan

Ermuan zortzi filma estreinatu berri kalean ikusteko aukera izango dugu aurtengo udan|Este verano en Ermua podremos disfrutar de cine al aire libre y de 8 recientes estrenos

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian