Udal liburutegia itxita egongo da instalazio berrietara lekualdatzeko

07.02.24
Udal Liburutegia
Lobiano Kultur Guneko behin-behineko aretoetan zerbitzua emateari utziko zaio otsailaren 14an, asteazkena

Ermuko Udal liburutegiko zerbitzuak berriro hartzeko prestatzen ari da Teresa Murga eraikina. Espazioak hobetzeko, handitzeko eta birbanatzeko obrak egin ondoren, instalazio berriek aste gutxi barru irekiko dituzte ateak herritarrentzat. Horrek esan nahi du, funts bibliografikoa Teresa Murgara lekualdatuko denez eta espazio berriak prestatu eta birkokatuko direnez, Lobiano Kultur Gunearen beheko solairuak liburutegi-zerbitzuak emateari utziko diola otsailaren 14tik aurrera.

Liburutegia laster itxiko denez, zerbitzuak honako hau jakinarazten du:

  • Gaurtik aurrera, otsailak 7, asteazkenera arte, hilak 14, maileguan har daitezkeen liburuen gehienezko kopurua handitu egingo da, baita material horiek itzultzeko data ere, liburutegi-instalazio berriak inauguratu ostera.
  • Itxierak/lekualdaketak irauten duen bitartean egin nahi diren itzulketetarako, kutxa-postontzi bat jarriko da Lobiano Kultur Guneko harrera-lekuan.
  • Liburutegien arteko mailegu-eskaeren zerbitzua eten egingo da zerbitzua berriz ireki arte.
  • Bermatuta geratzen da ikastetxeetako irakasleek eskatutako liburuen hornidura, ikasleek irakurtzen jarraitu dezaten.
  • eLiburutegiaren formatu digitaleko liburuen maileguak martxan jarraituko du.

Gogorarazi nahi dizuegu liburutegiko ikasgeletako erabiltzaileek Tecnoteka zerbitzua erabil dezaketela Izarra Centren, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:45era, eta asteburuetan eta jaiegunetan 09:00etatik 21:45era. Tecnoteka Izarra Centreko lehen eta bigarren solairuetan dago, eta 16 urtetik gorakoei ikasteko leku bat eskaintzea du helburu, banaka edo taldeka lan egin ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere