Udal liburutegia larunbatean itxita egongo da hautesleku izateagatik
Lobiano Kulturgunea aspaldidanik erabiltzen ohi dugu hautesleku gisa. Datorren igandeko deialdian berriro erabiliko dugu eraikin hori, baina aldaketa txiki bat eginez bere aretoetan liburutegiaren eta hauteslekuaren jarduerak eta horietako bakoitzaren altzariak eta azpiegiturak bateragarri egiteko.
Horretarako, udal brigadako, informatikako, idazkaritzako eta zerbitzu osagarrietako lankideek harrerako espazioa egokituko dute datorren larunbatean, bertan laugarren sekzioko bi hauteskunde-mahaiak kokatzeko. Toki horretan, halaber, bi kabina jarriko dira, udal eta foru hauteskundeetara aurkezten diren hautagai-zerrenden boto-txartelak jartzeko.
Barruko aretoek, erakusketetarako erabili ohi direnek, bosgarren eta seigarren ataleko bi mahaiak hartuko dituzte, hurrenez hurren, eta baita beste kabina bana ere. Areto horiek, erakusketak hartzen dituztenean, libre edo hutsik izaten dira; beraz, barrualdekoak, zabalagoa denak, bi sekzio hartzen izaten zituen. Gaur egun, liburutegia Teresa Murgaren instalazioak handitzeko aldi baterako lekualdatu denez, zerbitzuko altzariak daude bertan: apalategiak, mahaiak, irakurtzeko besaulkiak, eta abar… Beraz, ezinezkoa da bi erabilerak bateragarri egitea.
Horregatik, laugarren sekzioa sarrera gelan edo hallean jarriko da. Liburutegi-zerbitzuak larunbatean irekita egotea aurreikusten zuen bere egutegian, baina hori ezinezkoa izango da azpiegitura horretako espazioak hauteskunde-funtziora egokitu behar direlako.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da