Udal zerbitzuetako ordutegiak Aste Santuan

05.04.23
La imagen muestra el interior de las instalaciones
Erakundea
Aste Santuan jaiegunak izango ditugu. Datozen egunetan, udal zerbitzuek egutegiari jarraiki egokituko dituzte ordutegiak

Zerbitzu ezberdinen xehetasunak ondorengoak dira:

Abiapuntu: herritarren arretarako bulegoa itxita egongo da apirilaren 6tik 10era, biak barne. Gainerako egunetan zabalik egongo da 08:00etatik 15:00etara. Egoitza elektronikoa erabilgai eta gure zerbitzura dugu eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide modu telematikoan egin ahal izateko.

Udaltzaingoa: jai nahi lanegun guztietan lanean izango dira txandaka agenteak eguneko 24 orduz.

Udal liburutegia: instalazioak itxita egongo dira apirilaren 6tik 10era, biak barne, baita apirilaren 15ean, larunbata, eta igandero ere. Gainerako egunetan ohiko ordutegia mantenduko da: astelehenetik ostiralera 09:30etik 20:30era eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Emakumeen Topalekua: apirilaren 6tik eta 10era, itxita egongo da. Asteartetik aurrera, goizez zabalduko du ohiko ordutegian 8:00etatik 15:00etara.

Enplegu-zentroa: bulego hau apirilaren 6tik 10era bitartean itxita egongo da, biak barne. Gainerako egunetan zabalik 08:00etatik 15:00etara.

Kirol zerbitzuak:

  • M. Angel Blanco kiroldegiak eta Aritzmendi kirol-guneak jaiegunetako ordutegia izango dute apirilaren 6, 7, 9 eta 10ean, 9:00etatik 13:30era. Larunbatean, hilak 8, ordutegia 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Asteartetik (11) aurrera, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:30era eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara zabalduko da.
  • Betiondo Kirol Guneak ere ez ditu ateak itxiko Aste Santuan, eta 08:30etik 13:30era irekiko da apirilaren 6, 7, 9 eta 10ean. Larunbatean, hilak 8, ordutegia 08:30etik 20:30era izango da. Apirilaren 11tik aurrera, ohiko irekiera ordutegia berreskuratuko da.

Lobiano Kultur Gunea: jaiegunetan, 6tik 10era, itxita egongo da. Apiralen 11ko asteartetik goizez bakarrik irekiko da, 8:00etatik 15:00etara.

Teknoteka: Izarra Centreko ikasketarako gela egunero irekita egongo da, jaiegunetako ordutegian: 8:00etatik 21:45era.

 

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian