Udalbatza gaur bilduko da ohiko Osokoaren bilkurara, 19:00etatik aurrera

28.11.23
Imagen de la sesión celebrada en el mes de julio
Erakundea
Bilkura ohikoa da, azaroari dagokiona, eta gai-zerrendak hamaika puntu ditu

Udalbatza gaur bilduko da ohiko Osokoaren bilkurara, 19:00etatik aurrera. Bilkurako gai-zerrendak hamaika puntu ditu, eta, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie bilkuran landuko diren gaiekin edozein interes edo bateraezintasun garrantzitsu jakinaraz dezaten. Jarraian, urriaren 31ko bileraren akta bozketara jarriko da.

Hirugarrenean hilabetean zehar Alkateak luzaturiko dekretuen zerrendaren berri emango da. Laugarren puntuan, EH Bilduren mozio bat aztertuko da, herritarrek parte hartzeko ordenantza bat idazteko lan-mahai bat sortzea proposatzen duena.

Bosgarren puntutik zortzigarrenera bitartean, ekonomia alorreko hainbat gai aztertuko dira. Lehenena, 3682/2023 Dekretuaren berri emango da. Dekretu horrek 2023ko aurrekontuaren zazpigarren aldaketa erabakitzen du, kredituak transferitzeko bigarren espedientearen bidez. Jarraian, Aurrekontuaren 7. aldaketa horri buruzko egonkortasun-txostenak jorratuko da. Zazpigarren puntuak indarrean dagoen aurrekontuaren zortzigarren aldaketari helduko dio, kasu honetan Kredituen Transferentziari buruzko 3. espedienteari. Ondoren, aurrekontuaren 8. aldaketari buruzko egonkortasun-txostena aztertuko.

Bederatzigarrenean, Eskolabarri sozietate kooperatiboak Santa Ana eraikinagatik udalari ordaintzen dion kanona eguneratzeko formularen berrikuspena aztertuko da. Hamargarrena Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiaren berri ematea izango da. Akordio horren bidez, Bilbao-Donostia trenbidearen antzinako trazadurari dagozkion lursailen erabilera lagatzea baimentzen da, Ermuan bide berdea prestatzeko.

Galde-eskaerak amaiera emango diote saioari, baldin badaude.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako