Udalbatza Osoko Bilkuran bilduko da astearte honetan

30.01.23
Erakundea
Ermuko Udalbatza bihar, hilak 31, bilduko da urtarrileko Osoko bilkuran. Bilera arratseko 7etan hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan, eta ordu erdi geroago bigarren deialdian egiten bada.

Udalbatzak bost puntuko gai-zerrenda aztertuko du. Lehena, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie, aztertu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Ondoren, aurreko Osoko Bilkuraren akta onartuko da, abenduaren 22an egindakoa.

Hurrengo puntuan, azken asteetan onartutako alkatetza-dekretuen berri emango da. Segidan, hirigintzako gaiak jorratuko dira.

Eguneko laugarren gaian, Ermuko saihesbidearen harira PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Ermua udal taldeek aurkezturiko mozio bateratua hizpide izango da.

Saioa amaituko da galde-eskaeren atalarekin, baldin badaude.

Saio hori streaming bidez emango dugu, webgune korporatiboaren eta YouTubeko kanalaren bidez, arratsaldeko 7etatik aurrera.

 

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako