Urko 69tan ezetz!

Uztailaren 22an, larubatean, jokatuko 10etatik aurrera
17.07.23
Euskara
"Urko" mendira erlojurik eta denbora neurtzeko gauza den beste inolako inolako gailurik gabe 69 minutu zehatzetan iristeko, edo denbora hori gaindituta, erregistro horretatik gertuen geratzean datza

Artarrai Mendi Taldea’k taldeak "Urko 69tan, Ezetz!" izeneko erronka berrantolatu eta deitu du. Hau da, deialdi herrikoi eta irekia "Urko" mendiaren gainera erlojurik eta denbora neurtzeko gauza den beste inolako inolako gailurik gabe 69 minutu zehatzetan iristeko, edo denbora hori gaindituta, erregistro horretatik gertuen geratzen den parte-hartzaileak irabaziko du. Proba uztailaren 22an jokatuko da, larunbatean, goizeko 10etatik aurrera, Zubiaurre -Patxi- plazatxotik abiatuta, ko irteera bateratuan. Izen-emateak euro bat balio du eta txanpona itsulapiko batean sartu behar da. Biltzen den dirua izango da saria da, proba amaitu ondoren txapeldunak itsulapiko hori, txapela eta lore-sorta bat jasoko dituelarik.

Proba berezi honek hamahirugarren edizioa beteko du. Proba herrikoia da, mundu guztiarentzat egokia, eta Artarrai Mendi Taldeak mendizaletasuna sustatu nahi du, adina edo egoera fisikoa bezalako baldintzatik haratago edo horiek gaindituz. Denbora horretatik behera iristen den parte-hartzaile oro deskalifikatu egiten da. Ez da azkarrena izan behar, estratega onena baizik, eta norbere burua ondo ezagutzea. 69 minutuko denbora gaindituta erregistro horretatik gertuen geratzen den parte-hartzaileak irabaziko du.

Izen-emateak ez dira aldez aurretik egin behar, proba hasi artean egin ahal izango baitira. Irteera 10:00etan emango da Patxi plazan. Artarrai Mendi Taldeak goiz atsegina pasa nahi duen mendizale oro parte hartzera gonbidatzen du.

 

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin