Urriak Adinekoen Nazioarteko Eguna aldarrikatuko du

30.09.24
Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin
Erakundea
Gizartea
Jarduera programak datozen asteetarako hamar bat proposamen biltzen ditu

Ermuko Udalak eta Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin proiektuko talde sustatzaileak egitarau zabala antolatu dute Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko (urriaren 1a).

Gaur astelehena, irailak 30, talde sustatzaileko kideak udaletxeko balkoira igoko dira 11:00etan, pankarta oroigarri bat jartzeko. Ekintza sinboliko horrekin, urriaren 31ra bitartean bereziki adinekoei zuzendutako ikastaro, tailer eta irteeren agendari hasiera emango zaio.

Lehenengo hitzaldia ostegun honetan izango da, urriaren 3an, Nola saihestu arriskuak gure egunerokotasunean izenburupean. Doako hitzaldia izango da eta 18:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean.

Urriaren 7an, astelehena, martxa nordikoa eta jarduera fisiko hau praktikatzeko bastoien erabilera zuzenari buruzko tailer praktikoa eskainiko da. Frogatuta dago ariketa mota horrek giza gorputzeko muskuluen %90 hobetzen duela, baita gaitasun aerobikoa, oxigenoaren gehienezko kontsumoa eta erresistentzia fisiko eta psikologikoa ere. Gainera, immunitate-sistema indartzen du eta zahartze-prozesua atzeratzen du, beraz, oso jarduera interesgarria da adinekoentzat eta ez hain adinekoentzat. Tailerra Jubilatuen Etxean egingo da, bi txandatan, 09:00etan eta 10:45ean, eta dinamizatzaileek bastoiak eramango dituzte parte-hartzaileek horiek erabiltzen proba dezaten.

Asteazkenean, hilak 9, Esperanza film labur hunkigarria proiektatuko da Ermua Antzokian. Bertan, emigratzaileen belaunaldien arteko lotura, aurreiritziak gainditzea eta harmonia bilatzea aztertzen dira. Oskar Tejedorrek zuzentzen du Ermuko kaleetan filmatutako lan hau, Amaia Izaolaren Las migraciones internas y su aportación al desarrollo de Ermua (1950-1975) liburuan oinarrituta. Proiekzioa doan izango da, 18:30ean hasita, eta Esperanza ikusi ondoren, solasaldia izango da Amaia Izaola idazlearekin eta Oskar Tejedor zuzendariarekin.

Urriaren 10ean eta 15ean, mugikor bidezko argazki eta bideo ikastaroan parte hartu ahal izango dute teknologian interesa dutenek, Lobiano Kultur Guneko antzerki aretoan, 09:30etatik 11:00etara. Izen-ematea Gizarte Zerbitzuen bulegoetan bete daiteke lekua bete arte.

Urriaren 11rako, ostirala, bi ibilaldi osasungarri antolatu dira, Jubilatuen Etxetik abiatuta:

  • Ibilaldi luzea, 14 kilometro ingurukoa, 08:20etatik aurrera. Bertaratutakoei hamarretako poltsa bat emango zaie izakinak agortu arte. Ibilbide honetarako, Abadiñoko Talde Sustatzailearen laguntza izango dugu. Parte-hartzaileek nahitaez eraman beharko dute garraio-txartela.
  • Ibilaldi laburra, 4 kilometro ingurukoa, 09:45etatik aurrera.

Aire zabaleko ariketarekin jarraituz, urriaren 21etik, astelehena, 26ra, larunbata, Jubilatuen Etxeak hainbat jarduera fisiko eskainiko ditu egunero 09:00etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan, parte hartu nahi duten guztientzat.

Adinekoen Nazioarteko Egunaren egitaraua amaitzeko, urriaren 29an eta 31n erorikoak prebenitzeko tailerra emango da. Izen-ematea Osasun Zentroan eta Gizarte Zerbitzuetan bete daiteke edukiera agortu arte, eta ikastaroak bi zati izango ditu:

  • Urriaren 29an, asteartea, zati teorikoa, 10:00etan, Lobiano Kultur Gunean.
  • Urriaren 31n, ostegunean, goizeko 10:00etan, Miguel Ángel Blanco kiroldegian.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu