Urrunetik lan egiten trebatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko doako prestakuntza Izarran

10.10.24
Enplegua
Ekonomi Sustapena
560 orduko ikastaroa azaroaren 4an hasiko da eta profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko aukera emango die parte-hartzaileei

Ermuko Udalak eta Lanbidek telelana egiteko eta lan-merkatu digitalaren eskaera berrietara egokitzeko beharrezkoak diren trebetasunak lortzeko ikastaroa prestatu dute. Formakuntza lehen lan-aukeraren bila dabiltzan gazteei, enplegua lortzeko aukerak hobetu nahi dituzten emakumeei, epe luzeko langabeei eta 45 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago batez ere, eta azaroaren 4tik aurrera eskainiko da Ermuko Izarra eraikinean.

Guztira 560 orduko ikastaroa izango da, eta prestakuntza amaitzean, ikasleek "Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak" profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute, curriculuma hobetu eta enplegua lortzeko aukerak areagotzeko. Eskainiko diren moduluen artean daude, besteak beste, administrazio arloko eragiketa osagarriak, telemarketina, telelaneko arriskuen antolaketa eta prebentzioa eta telelan kolaboratiborako lan-tresnak.

Prestakuntza teorikoaz gain, praktikak ere egingo dira, ikasitakoa abian jarri eta lanbide-ingurune batean benetako esperientzia izateko.

Proiektua gauzatzen den bitartean, orientazioko eta laguntzako ekintzak, aholkularitza eta informazio profesionala eskainiko dira, parte-hartzaileei besteren konturako lana bilatzea errazteko.

Ikastaroa azaroaren 4tik maiatzaren 25era bitartean gauzatuko da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Formakuntza doakoa da, eta plazak mugatuak dira. Izen-emateak Lanbideren bitartez egin beharko dira.

Ermuko Udalak Lanbideren diru-laguntza jaso du ikastaro hau eskaini ahal izateko, langileei eta lana lortzeko edo eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako gizarteratze proiektu berezien garapenerako laguntza, hain zuzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi centroempleo@udalermua.net helbide elektronikora.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik