Urteko lehen "Arratsaldean Kontu Kontari" saioa

19.02.24
Flyer arratsaldean kontu kontari
Udal Liburutegia
Euskarazko kontaketa 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean Kontu Kontari euskarazko ipuin kontaketa zikloko urteko lehen saioa antolatu du otsailaren 24rako, larunbata.

Aurkeztuko den kontaketak Ipuin borobilak du izenburua, eta bereziki 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Amaia Puin kontalaria arduratuko da saioa dinamizatzeaz.

Jarduera larunbat honetan izango da 17:30etatik aurrera Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik tokia erreserbatzea 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz https://wa.me/34943179212 helbidera edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz eta haurraren izen-abizenak eta adina eta telefono zenbaki bat adieraziz. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, saioak irauten duen bitartean gorabeheraren bat gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Etenak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte