Valdespina Markesa aparkalekuko plazen zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda

20.09.24
Hirigintza
Baztertutako pertsonek 10 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko

Ermuko Udalak Valdespina Markesaren aparkalekuan plazak esleitzeko prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu du. Zerrenda osoa erakundearen iragarki-taula digitalean ikus daiteke, Egoitza Elektroniko berriaren barruan.

Guztira 48 pertsonak eskatu dute aparkaleku plaza Valdespina Markesaren parkearen azpian kokatzen den aparkalekuan. 44 eskaera onartu dira, eta lau pertsona prozesutik kanpo geratu dira baldintzaren bat ez betetzeagatik: beren izenean ibilgailurik ez izatea, Ermuan Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan alta emanda ez egotea edo zerga hori ordainduta ez izatea.

Pertsona horiek hamar egun balioduneko epea dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko. Alegaziorik aurkezten ez bada, zerrenda behin betikoa izango da, eta plazen zozketa deituko da, prozesuan onartutako pertsona bakoitzak bete ahal izango duen aparkalekua zehazteko.

Aparkalekuak 57 plaza ditu: 52 leku arrunt autoentzat, bi ezinduentzat eta hiru motorrentzat. Aparkalekura sartzen diren ibilgailuen gehienezko altuera 1,95 metrokoa izango da. Lurzatiak jabari publikoko emakidaren erregimenean esleituko dira, 2076ko abenduaren 31ra arte.

Garaje-plaza baten esleipendun suertatzen den pertsona bakoitzak kanon bat ordaindu beharko du plaza entregatzen zaion unean. Kanon horri Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (JTO eta EJD) gehituko zaio, hau da, kanonaren %4a. Horrela, partzela bakoitzaren azken prezioak honako hauek dira:

  • Autoentzako plaza: 18.000 euroko kanona + 720€ JTO eta EJD zerga kontzeptuengatik = 18.720 euro
  • Motoentzako plaza: 6.000 euroko kanona + 240€ JTO eta EJD zerga kontzeptuengatik = 6.240 euro

Sarrera doan esleipenera arte

Valdespinako Markesa aparkalekuko plazak esleitu arte, aparkalekua irekita dago, doako sarrerarekin, astelehenetik igandera 24 orduz.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko