Victoria Luengo aktoreak "Prima Facie" bakarrizketa dramatikoa aurkezten digu

25.09.24
Fotografía de la obra de teatro Prima facie
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Antzezlana ostiral honetan, irailak 27, 20:30ean izango da Ermua Antzokian

Tessa bere karrerako unerik gorenean dago. Abokatu gazte eta bikaina, aurre egin beharreko kasu guztiak irabazten ohitua. Bere hastapenetatik, langile klasean hezia, bere lanbidearen gorenera iritsi arteko bidea lantzea eta zabaltzea lortu du, edozein kasutan ere, zalantzaren itzalak defendatuz, galdetuz eta argituz. Baina ustekabeko gertaera batek bere bizitza betiko aldatuko du, eta botere patriarkala eta legea, frogaren zama eta morala bereizten dituzten ildoei aurre egin beharko die justizia bilatzeko.

Prima Facie bakarrizketa arriskutsua da, eta Victoria Luengo aktorea du protagonista. Suzie Miller australiarra da obraren egilea, eta Juan Carlos Fisherrek zuzendu du Ermua Antzokian ikusgai izango dugun bertsio hau, irailaren 27an, ostirala, 20:30ean, hain zuzen.

Mundu honek nola funtzionatu beharko lukeen berriz planteatzera behartzen gaituen elementua da obra; denok askatasunean, eskubideetan eta aukeretan berdinak ez izateko eraikitako mundua. Eraikuntza dramatikoa, adimentsua, dibertigarria eta hunkigarria izanik, baina, batez ere, gauza asko kolokan jartzen dituena, ezinbesteko oihua da gizartea modu estrukturalean zeharkatzen duen jokabide baten naturalizazioaren aurrean.

Prima Faciek iaz sarrera guztiak agortu zituen Londresko West End-en eta errekorrak hausten ari da Broadwayn. Ermua Antzokiko emanaldirako oraindik badaude sarrerak, 15 eurotan salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Dokumentuak

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin