XXIX. 'Ermua Hiria' literatur lehiaketak ezagutarazi ditu egile irabazleak

27.06.23
Udal Liburutegia
Udal Liburutegiak hogeita bederatzigarren literatur lehiaketaren emaitza eta saritutako lanen eta egileen zerrenda ezagutarazi du gaur. Modalitate bakoitzean saria 500 eurokoa da

Ermua Hiria XXIX.Literatur Lehiaketaren oinarriek zehazten zuten edizioko narratiba lanen gaia polizia generoa izango zela. Epaimahaiak gaztelaniazko saria  Meridan (Badajoz) bizi den Francisco Moreno Trinidadi eman dio, "Fábula en negro" lanarengatik.

Gaztelaniazko poesia modalitatean Doña Mencian (Kordoba) bizi den Manuel Luque Tapia jaso du saria, "Regresa a ti" lanarengatik.

Euskarazko narratiba modalitatean Bilbon bizilekua duen Imanol Etxebarria Intxaurragari eman diote saria, "Madariaga 39" lanagatik.

Hizkuntza horretan, epaimahaiak Donostiako MariJosxe Azurtza Sorrondegi idazleari  poesia saria eman dio "Ikaratik kuraiara" lanagatik.

Modalitate bakoitzeko saria 500 €koa da

Lanak irakurtzeko saka lasterbidearen gainean.

Aurtengo edizioan 68 kontakizun (19 emakume eta 49 gizon) eta 94 olerki (26 emakume eta 68 gizon) aurkeztu dira, gaztelaniazko narratiba modalitatean.

Euskaraz 10 narrazio (3 emakume eta 7 gizon) eta 9 poesia konposizio (6 emakume  eta 3 gizon) jaso dira.

Parte-hartzaileen % 99ek posta elektronikoa erabili du lanak bidaltzeko.

Gaztelaniazko narratiba lanen epaimahaia Slawomira Grabowskak (Ermuko Udal Liburutegiak antolatutako ingelesezko eta euskerazko irakurketa klubetako dinamizatzailea) Fernando Morillok (idazlea eta gaztetxoentzako irakurketa klub digitaleko dinamizatzaliea)  eta Uxuri Postigok(Udal Liburutegia) osatu dute. Gaztelaniazko poesia epaimahaia Fernando Morillok, Maite Lorenzok (aktoresa eta Olerki tailerraren dinamizatzailea), eta José Miguel Fernándezek (Udal Liburutegia) osatu dute.  

Euskarazko lanak baloratzeko epaimahaia Fernando Aranberrik (Euskara teknikaria), Kepa Antziak eta Amaia Rementeriak IES Ermua BHIko irakasleak) eta Sara Gagok (Udal Liburutegia) osatu dute.

 

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango