XXXV. San Martin azoka, gero eta hurbilago
Azaroaren 8an XXXV. San Martin azoka egingo da eta, jada, Euskal Birusa elkartea antolatzailea hasia da horren prestaketa lanetan, denok gustuko dugun festa hori borobil atera dadin.
Azoka honen bidez, Euskal Birusa kultur elkarteak ermuarren arteko harremanetan euskara erabiltzera eta gure kaleetan euskararen erabilera areagotu nahi du, azoka eguna aukera bikaina delarik gure lagunekin eta bisitatzen gaituztenekin harremanetan praktikan jartzeko. Azoka egun bakarra baino gehiago da, egitarau anitza eta askotarikoa antolatuko da, labunbat horretan eta azaroan zehar herritarren eta bisitarien gozamenerako.
Azokan parte hartu nahiko duten nekazari eta baserritarrentzako izen ematea urriaren 1en zabalduko da eta horretarako interesatuek Egoitza Elektronikoan eman beharko dute izena. Izena emateko beharrezkoa da oinarrietan jasotakoa betetzea eta dagokion eskabide orria entregatzea urriaren 11a baino lehen.
Azaroaren 8an, nekazal azoka honez gain, inguruko artisauekin azoka txiki bat ere egiten da, horiei ere izena ematea zabalduko zaie urriaren 1ean, kasu horretan izena posta elektronikoaren bitartez eman beharko da Elkarte antolatzailearen posta elektronikora mezua bidaliz: euskalbirusa@gmail.com
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte