Zabalik dago Santiago jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa

31.03.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lanak entregatzeko epea maiatzaren 7an, asteazkena, amaituko da

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Santixauetako kartel lehiaketaren edizio berria antolatu du 2025eko herriko jaiak irudikatuko dituen obra aukeratzeko.

Lehiaketa parte hartze librekoa da, eta lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren hiru lan original aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar baldintza hori aitortzea.
Aurkeztutako kartelek nahitaez aipatu beharko dituzte, gaiaren aldetik, herriko jaiak, edozein ikuspegitatik dela ere. Era berean, Santiagos 2025 Ermuko Jaiak legenda jaso beharko du.

Lehiaketara aurkeztutako obrek mezu iraingarriak saihestu beharko dituzte, baita deialdiaren xedearekiko desegokiak edo pertsonekiko errespeturik gabeak direnak ere. Antolatzaileek baztertu egingo dituzte epaimahaiaren iritziz adierazpen edo sinbologia matxista edo sexista duten obrak, edo herritarrentzat oro har iraingarriak izan daitezkeenak.

600 euroko sari bakarra

Edozein teknika erabil daiteke kartela egiteko. Parte hartu nahi duenak www.mundoarti.com plataforma inskribatu beharko da eta bertara bidali jatorrizko lan orijinala, JPG formatuan eta gehienez 5MB tamainan. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 7an, asteazkena, amaituko da.

Epaimahaiak maiatzaren 16an emango du jakitera bere erabakia, eta irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Kartelak jaietako egitarauaren azala erakutsiko du.

Kontsultatu oinarri osoak lerro hauen azpian.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu