Zanguango Teatrok 'Sólo críos-críos solos' antzezlana taularatuko du Antzokian

01.03.23
Ermua Antzokia
Este viernes en Ermua Antzokia, a partir de las 20.30 horas. La pieza es una apuesta de Zanguango Teatro por el teatro social, un acercamiento a la realidad de los 'menores extranjeros no acompañados'.

Zanguazo Teatro konpainiak 'Sólo críos-críos solos' antzezlana taularatuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Zanguango Teatrok antzerki sozialaren alde egindako apustua, 'inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren' errealitatera hurbiltzeko. Hainbat jatorritako nerabeek umorez hitz egiten digute beren gora-beherez, ametsez eta irrikaz. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean edo Internet bidez Kutxabanken webgunean eta kutxazain automatikoen sarean. Antzezpenak 60 minutu irauten du eta gaztelaniaz izango da.

Azken boladan asko hitz egiten da inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei buruz; albisteetan, mitin politikoetan, sare sozialetan. Guk ez dugu mutil migratzaileei buruz hitz egiterik nahi, gazte horiei zuzenean entzun baizik; hoiei hitza eman, nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko.

Euskal hiriburuetako hiru antzokiek (Victoria Eugenia, Principal eta Arriaga) batera egin duten ekoizpena da, Zanguango Teatrorekin batera. Antzezleak hauek dira: Sulayman Tamba, Youssef Hachad, Hamza El Manuuti, Fatou Ceesay, Ibrahim Hachad, Anas El Faqir, Bilal Boide, Benouarouar Ali Nazim, Mohamed Zourgui.

Hortik sortu zen antzerki dokumentuko pieza hau, dibertimenduan, umorean, errealitatean eta zentzugabekerian oinarritua. Agertokian, jatorri desberdineko bederatzi nerabek beren burua aurkeztu, kontatu eta interpretatzen dute antzerkian jolasten, ezarritako roletatik ihesi – ez biktima, ez kriminal –, beraiek bakarrik, bizitza hobe baten bilaketan dituzten irrika eta zailtasunekin.

 

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu