'Zezen' egunaren oroigarri, laburpena irudietan

04.08.23
Un voluntario voltea una de los asadores
Kultura eta Gazteria
Paella lehiaketako sariak 'Zulua' eta 'Urzaleak' -entzat izan ziren, hurrenez hurren, eta 500 eta 200€ jaso zituzten

Uztailaren 27a, "Zezen eguna", gure jaietako egunik maitatuenetako bat da. Egun horretan bukaera ematen diogu "Santixau" jaiei eta horren baitan egitarauan jasotako ekintzei. Horregatik, festako hirugarrena izan arren, dena eman ohi dugu ahalik eta gehien gozatzeko eta partekatzeko.

Mugarri nabarmenenak, beste behin ere, ondorengoak izan ziren: Zaharren Etxeko sardina-banaketa, musika ona nonahi: Irulitxa eta Macjeara 's Jazz Band taldeen kalejirak, Berriketan taldearen "Arima" flamenko ikuskizuna, Lotxo Taldearen erromeria alaia, "Los artistas del gremio" talde koloretsuaren emanaldia, su artifizialak eta "Puro Relajo"ren kontzertua.

Egun berezi horretan, mahai baten inguruan bazkaltzeko egun horretan, paella lehiaketak izen-emate asko eta txarangen eta gazte kuadrilla berrien parte-hartzea izan genituen. Epaimahaia Leire Rasco, Txemi Mantecón, Jesús Portugal eta Beatriz Gamizek osatu zuten. Haien lana ez zen batere erraza izan, eta kosta egin zitzaien paella onenak aukeratzea. Lehen saria "Zulua" kuadrillarentzat izan zen, eta bigarrena "Urzaleak" taldearentzat, 500 eta 200 euroko saria eta edizioaren oroigarri bana jaso zituztelarik.

Laburbilduz, kaleetan jende askok mahaia eta mahai-zapia partekatu zituen, giro onean. Jada, gutxiago falta da datorren urteko jaietarako.

Lotutako albisteak

Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean
Imagen
31.05.24
Mikel Losada aktoreak botako du suziria 2024ko Santixauetan

Aurtengo txupineroa izango da Jai Batzordearen erabakiz
Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera