"La zona de interés" filmarekin hasiko da Ermua Antzokiko zine programazioa

13.02.24
Imagen
Cartel de la película El Correo
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
"¡Felices 50!" eta "El correo" izango dira ikusgai zine komertzialean, eta "Katak, la pequeña ballena", haurrentzako saioan

Otsaileko hirugarren zine astea hastear da Ermua Antzokian. Osteguneko zineklub saioak emango dio hasiera programazioari Jonathan Glazer zuzendari londrestarraren La zona de interés filmarekin. 1943an, Rudolf Höss Auschwitzeko komandantea bere emazte Hedwig eta bere bost seme-alabekin bizi da kontzentrazio gune ondoko etxe idiliko batean. Hössek igerian eta arrantzan eramaten ditu haurrak, eta Hedwigek lorategia zaintzen ematen du denbora gehiena. Zerbitzariak arduratzen dira etxeko lanez, presoen gauzak familiaren esku uzten diren bitartean. Lorategiko hormaz haraindi, etengabe entzuten dira tiroak, oihuak eta tren eta labeen hotsak. La zona de interés jatorrizko bertsioan emango da, azpitituluekin, 20:30etik aurrera.

Zinema komertziala larunbatean hasiko da, 19:30ean, Eric Lavainek zuzendutako ¡Felices 50! komedia frantziarraren lehen emanaldiarekin. Yvesen 50. urtebetetzea ospatzeko, bere lagunek Greziara eramateko asmoa dute. Baina hegaldia bertan behera geratu denez, oporrak helmuga euritsuago batean izango dira: Yvesen familiaren etxean, Bretainian. Egunez elkarrekin, euren artekon loturak kolokan jarriko dira Antoineren etengabeko kexengatik, Yvesen harrotasunagatik, Baptisteren sineskeriagatik eta Laurenten jeloskortasunagatik Jean-Michen bizitza eta familia perfektuagatik. ¡Felices 50! astelehenean ere proiektatuko da, 20:30ean.

Asteko bigarren film komertziala El correo izango da, Daniel Calparsoro zuzendari espainiarraren thriller berria, Arón Piper, María Pedraza, Luis Tosar eta Luis Zaherarekin. 2002. urtea da, Espainia euroan sartu da eta Ivan bezalako bizkorrentzat aukera garaia da. Vallecaseko mutikoa da, bere auzoa txiki geratu zaiona, eta hiriburuko luxuzko golf klub batean autoa aparkatzeko duen lanpostutik, laster bere lehen urrats handia emango du: dirua zuritzen duen nazioarteko erakunde batentzat Belgikako posta bihurtzea. Ivan maletatxoak garraiatzen hasiko da Brusela eta Genevara bidean, baina ezin dio gorenera begiratzeari utzi: Eguzkiaren Kostan mugitzen den benetako diru beltzera. El correo larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.

Haurrentzako zineari dagokionez, igandean 17:00etan Katak, la pequeña ballena filma ikusi ahal izango da. Bere lagun guztiak zuri bihurtu diren bitartean, Katakek txikia eta grisa izaten jarraitzen du. Hazi egin dela erakusteko eta bere amona maitatuaren azken desioa betetzeko, Katakek bidaia arriskutsu bati ekingo dio Ipar Handira.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan