Zozketa elektroniko bidez hautatu dira Maiatzaren 28ko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak

02.05.23
Erakundea
Hauteskundeak
Maiatzaren 28an egingo diren Udaletarako eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeak direla-eta, Udalbatzarrak Ermuan eratuko diren hogeita bi hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten 198 pertsonak eta postru bakoitzeko hainbat ordezko zozketaz hautatu ditu gaur goizean egindako bilkuran.

Hautaketa aplikazio informatiko baten bidez burutu da. Aplikazio horrek era aleatorioan eta anonimoan egiten du hautaketa Ermuko hautesle-erroldan inskribaturik daudenen artean. Zozketa gaur goizean egindako Osoko bilkuran egin da eta zuzenean eskaini dugu, datu pertsonalak erakutsi gabe. Izendapenak prest daude eta jakinarazpena banatzen hasiko zaie interesatuei gaurtik aurrera.

Izendapenaren aurrean alegazioak aurkez ditzaket?

Izendatuak izan diren pertsonek jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi egunetako epea dute Durangaldeko Hauteskunde Batzordeari kargu hori onartzeko oztopatzen dieten zioak eta dokumentazioa aurkezteko. Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak bost egunetan behin-betiko erabakia hartzen du.

Oraingo honetan, alegazioak egiteko bi aukera izango ditugu, lehenengoa Durangaldeko Hauteskunde Batzordera bertara joatea eta, bestea, alegazioa bide telematikoz aurkeztea.

Bertaratzeko helbide eta ordutegiaren datuak

  • Helbidea: Ezkurdi plaza z/g (Guardiako epaitegia)
  • Telefonoa: 946030060
  • Alegazioetarako ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 15:30etik 19:00etara
    • Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara

Modu telematikoa:

Alegazio guztiak derrigorrez erantsi behar dute:

  • Mahaian egioteko izendapenaren fotokopia
  • NANaren fotokopia
  • Alegatzeko justifikazioa egiaztatzen duen agiriaren kopia (65 urte baino gehiago, ezintasun-egoera, laneko baja, gaixotasuna, programatutako bidaiak, laneko arrazoiak, etab.)

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako