Zure oporretako argazkiek saria merezi dezakete

08.08.23
Kultura eta Gazteria
Kultura Sailak udako oporretako argazki-lehiaketa berrargitaratu du kamera -analogiko edo digitalak- eta telefono mugikorrekin harturiko irudientzat. Lehiaketak 800€ ditu irudi onenak saritzeko

Udal Kultura Sailak udako oporretako argazki lehiaketaren edizio berri bat antolatu du. Lehiaketara aurkezteko epea jada zabalik dago, urriaren 6ra arte hain zuzen ere.

Oinarrietan jasotzen denez, Euskadin bizi diren adinez nagusi guztiek parte har dezakete lehiaketan. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da: kameradun argazkigintza (digitala edo analogikoa) eta telefono mugikorreko argazkia. Gai nagusia oporrak dira; beraz, munduko edozein lekutara egindako bidaian harrapatutako irudi guztiak aurkeztu ahal izango dira. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere koloretako hiru argazki eta zuri-beltzeko beste hiru aurkezteko aukera izango du.

Lehiaketako oinariek jasotzen dutenez argazkiek originalak, aurrez argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan beharko dute. Debekatuta dago irudiak aldatzea (elektronikoki, eskuz nahiz beste edozein modutara dela ere), eta ez dira muntaiak onartuko.
Irudiak 40x50 zentimetroko kartoi mehe batekin aurkeztu behar dira. Kartoi mehe bakoitzaren atzealdean argi agertu behar dira irudiaren izenburua eta egilearen izengoiti bat. Gutun-azal batean, aparte eta itxita, NANaren fotokopia bat, telefono-zenbaki bat, izenburua, non eta noiz hartu zen argazkia jasoko da. Gutun-azaletik kanpo, izenburua eta izengoitia adieraziko dira berriro.

Argazki bakoitza enbalaje egokian entregatu beharko da, kanpoan "2023ko oporretako argazki-lehiaketa" adieraziz. Mugikor batekin hartutako irudiak badira, berariaz hori adierazi beharko da gutun-azalean. Argazkiak aurrez aurre eman daitezke Lobiano Kultur Gunean edo bertara postaz bidali, jarraiko helbidera: Ermuko Udala – Lobiano Kultur Gunea, Goienkale 10, 48260 Ermua.

Aurkezteko epea urriaren 6ko 14:00etan amaituko da, eta lehiaketa asteartean, urriaren 10ean, erabakiko da. Epaimahaiak argazkien sormena eta kalitatea baloratuko ditu.

800 euro sarietan

Lehiaketak bi sari banatuko ditu kategoria bakoitzean, eta ezin izango dira pertsona berean metatu.

Kamera bidezko argazkien kategorian, lehen saria 300 eurokoa izango da, eta bigarrena, 200 eurokoa. Mugikorrarekin egindako argazkien kasuan, 200 euroko lehen saria eta 100 euroko bigarrena emango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta lehiaketa hutsik utzi ahal izango da.

Saritutako lanak Ermuko Udalaren jabetzara pasako dira; gainontzeko proposamenak lehiaketaren epaia eman eta hurrengo 30 egunen barruan jaso ahal izango dituzte autoreek.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon