Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzarako Udal Ordenantza hau arau-izaerako dokumentu egonkor eta iraunkor moduan eratzen da, toki-administrazioa bere administrazio-jardueran eta udal-kudeaketan genero-ikuspegia integratzera gaitzen eta behartzen duena, hura gidatu behar duten printzipioak eta helburuak finkatzen dituena eta hori lortzeko esku hartzearen ildo nagusiak zehazten dituena.
Erronka emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikan aurrera egitea da, politika hori sendotzea eta iraunkortasuna ematea, eta etorkizuneko politikak ikuspegi feminista eta intersekzionaletik giza garapen iraunkorrean kokatzea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta diskriminazioaren debekua oinarrizko eskubideak dira, demokraziarako funtsezko balioak eta giza garapen iraunkorra lortzeko zutabeak. Eskubide horiek gure arau-esparruan aitortuta eta finkatuta daude, eta konpromiso politikoa dira, eremu unibertsaletik hasi eta tokikora arte.
Parte hartu ordenantza berrian!
Ordenantza honen helburua udal-sektore publikoan jarduketa-esparru bat sortzea da, Ermuan emakumeen eta gizonen berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko, genero-ikuspegia eta intersekzionala zeharka txertatuz, berdintasunezko gizarte bat lortzeko, bai eta bidezkoa, demokratikoa, solidarioa eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabekoa dena.
- Udal-politika publikoek emakumeen autonomia bultzatzen dutela eta haien posizio sozial, ekonomiko eta politikoa indartzen dutela bermatzea.
- Gizarte patriarkalaren ondorioz, emakumeek aurre egin behar dituzten bereizkeria, egitura-desberdintasunak eta ikusezintasuna ezabatzea.
- Ermuko udalerriaren errealitatea aldatzea eta gizarte-eredu berdinzale eta erantzukide baten eraikuntza sustatzea, pertsona guztien bizitzak zainduko eta pertsona horien identitateak onartuko dituena.
- Kultura feminista intersekzionala eta inklusiboa sustatzea, aniztasuna aitortu eta baloratuko duena.
Galdetegia 2025eko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.
Galdetegia zabalik dago oraindik.