Santiago Apostoluaren eliza

Santiago Apostoluaren eliza XVI. mendean eraiki eta 1602. urtean handitu eta berreraiki zen. Estilo errenazentistako eraikina da.

Eliza honen kanpandorrea aurrean duen Baldespina jauregiko dorrearekin bat egiten du. Antzeko estilokoak dira biak, barrokoak, eta kanpai-gela oktogonala da, gainean kupula eta pinakuluekin.

Barrutik, nabe bakarreko eliza da, alboetan kaperekin.

Erretaula nagusia intxaurrondoaren zurarekin egindako lan barroko ikusgarria da, polikromatu gabea, eta apainduraz jositako zutabe salomonikoak ditu.

Bertako eskulturak polikromatuak dira, eta Santiago Apostolua dute buru.

Bizkaiko erretaula barrokorik ikusgarrienetakoa da Ermuko Santiago Apostoluaren elizakoa.

Informazio gehigarria

Liburua: Ermuko historiarako apunteak (1988). Arregi, Iñaki; Cano, Jon; Fernandez, Francisco.

Imagen
Iglesia de Santiago Apostol

Dokumentuak