Informazioa, orientazioa eta laguntza soziala

Icono web

Udaleko Gizarte Zerbitzuek informazioa, orientazioa eta gizarte-laguntza eskaintzen dute erabiltzailearekin batera, beharrak identifikatzeko, diagnostikoa egiteko eta arreta-plan pertsonalizatua diseinatzeko. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta baliabideak erabiltzen dira.

Gizarte Zerbitzuetako Udal Sailak eskaintzen duen edozein zerbitzu eskatu aurretik, beharrezkoa da hitzordua hartzea gizarte-langile batekin, zure beharrei hobekien erantzuten dien zerbitzua zein den batera baloratzeko eta sartzeko baldintzak betetzen diren erabakitzeko.

Hitzordua eskatzeko, Gizarte Zerbitzuetara joan zaitezke aurrez aurre (Erdikokale, 21), 943 17 91 61 telefonora deitu edo Abiapuntu herritarren arretarako bulegora jo (Konbentukoa kalea, 3).