Autonomiari eta zainketei babesa

Icono web

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak

Etxez etxeko laguntza

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak (ELZ) zaintza pertsonalean eta etxeko lanetan laguntza eskaintzen du etxera doan pertsona kualifikatu baten eskutik.

Emandako laguntzaren intentsitatea mendekotasun-mailaren eta beste prestazio batzuen erabileraren araberakoa izango da.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera dago eskuragarri, 8:00etatik 20:00etara.

Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Mendeko pertsonak edo mendekotasuna izateko arriskuan daudenak
  • Dibertsitate funtzionala duten adinekoak
  • Eriondoan dauden 65 urtetik gorakoak
  • Behar egiaztatua duten pertsonak
  • Beharrezkoa da Ermuan erroldatuta egotea

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatu aurretik, beharrezkoa da hitzordua izatea gizarte langile batekin, zure premiei hobekien erantzuten dien zerbitzua den ala ez batera baloratzeko eta sartzeko baldintzak betetzen diren erabakitzeko. Hitzordua telefonoz (943 17 91 61) edo aurrez aurre eskatu dezakezu Gizarte Zerbitzuetan edo Abiapuntun.

Kostua

Koordainketari lotutako zerbitzua da. Kostua familiaren diru-sarreren arabera kalkulatzen da (21. Ordenantza fiskala)

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza

 

Etxebizitza birgaitzeko dirulaguntzak

Prestazio ekonomiko honen helburua etxebizitzak birgaitzeko eta egokitzeko gastuak estaltzea da, etxeko irisgarritasuna, segurtasuna eta erosotasuna hobetuz, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonen eguneroko bizitza errazteko.

Jasotako diru-kopurua familia- edo bizikidetza-unitatearen diru-sarreren arabera kalkulatzen da. Birgaitze mota bakoitzak diruz lagundu daitezkeen gehieneko batzuk izango ditu.

Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • 65 urtetik gorakoak, edo autonomia mugatzen duten gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak
  • Mendekotasun aitortua edo desgaitasuna duten pertsonak
  • Beharrezkoa da pertsonak bere etxebizitzan egokitzapenak behar izatea, dituen mugak direla eta
  • Laguntza eskatu baino urtebete lehenago gutxienez Ermuan erroldatuta egon behar da
  • Egokitzapenak egingo diren etxebizitzaren jabea izan behar da
  • Bizikidetza-unitateak hilean 2.500€tik beherako diru-sarrerak izan behar ditu, eta kapital higigarriak 30.000€tik beherakoak
  • Azken 10 urteetan arrazoi beragatik dirulaguntzarik jaso ez izana (salbuespenak)

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatu aurretik, beharrezkoa da hitzordua izatea gizarte langile batekin, zure premiei hobekien erantzuten dien zerbitzua den ala ez batera baloratzeko eta sartzeko baldintzak betetzen diren erabakitzeko. Hitzordua telefonoz (943 17 91 61) edo aurrez aurre eskatu dezakezu Gizarte Zerbitzuetan edo Abiapuntun.

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Gertu -  Adineko pertsonei aktiboki entzuteko zerbitzua

‘Gertu’ 65 urtetik gorako pertsonentzako eta euren familientzako entzute aktiboko zerbitzua da, pertsona bakoitzaren egoera eta beharrei hobeto egokitzen zaion informazioa eman eta arreta
pertsonalizatua eskaintzen duena.

Asteazkenetan eskaintzen da arreta, 11:00etatik 13:00etara. Bakardade egoeren aurrean babesa ematen du, jarduerak egiteko zalantzen eta gogoen aurrean informazioa ematen du eta herrian
dauden baliabideen inguruko orientazioa eskaintzen du.

Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • 65 urtetik gorako pertsonak eta euren familiak

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatu ahal izateko, jo ezazu zerbitzuaren helbidera (Probaleku 4, behea ezkerra) edo deitu telefonoz zuzenean zerbitzura bertara (688 65 79 38 edo 688 81 84 61).

Kostua

Zerbitzua doakoa da

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

On Egin - Etxez etxeko janari zerbitzua

Zerbitzu honetan, etxez etxeko menuak ematen dira. Entrega horietan, eguneko bazkari oso bat eskaintzen da asteko egun guztietan (lehen platera, bigarren platera eta postrea). Catering zerbitzu batek eskaintzen dituen menuak dira, osasungarriak eta pertsonalizagarriak. Entregak astean bitan egiten dira.

Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonak
  • Egiaztatutako zailtasun funtzionalak dituzten pertsonak
  • Behar egiaztatua duten pertsonak
  • Beharrezkoa da Ermuan erroldatuta egotea

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatu aurretik, beharrezkoa da hitzordua izatea gizarte langile batekin, zure premiei hobekien erantzuten dien zerbitzua den ala ez batera baloratzeko eta sartzeko baldintzak betetzen diren erabakitzeko. Hitzordua telefonoz (943 17 91 61) edo aurrez aurre eskatu dezakezu Gizarte Zerbitzuetan edo Abiapuntun.

Kostua

Koordainketari lotutako zerbitzua da (21. Ordenantza fiskala)

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Orientazioa kontratazioetarako

Zerbitzu hau Emakumearen Topaguneko langileek ematen dute, etxeko langileak kontratatzeko eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa emanez.
Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Enplegatzaileak
  • Langileak
  • Beharrezkoa da Ermuan erroldatuta egotea

Nola eskatzen da?

Zerbitzu hau eskatzeko, hitzordua eskatu dezakezu telefono dei bidez (943 17 10 30) Ermuko Emakumeen Topalekuko langileekin.

Kostua

Doako zerbitzua da.

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Oroituz - Adineko pertsonentzako memoria tailerra

Oroituz memoria tailerraren helburua da adinekoek beren autonomia mantentzea, harreman sozialak bultzatzea eta autoestimua eta segurtasuna hobetzea. Irakurketa- eta idazketa-ariketak eta jolas ludikoak egiten dira, hala nola gurutzegramak edo puzzleak. Erlaxazio-teknikak, ariketa fisiko leunak eta sozializazioa eta oroitzapenen trukea sustatzen duten talde-dinamikak ere txertatzen dira.
Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Ermuko 80 urtetik gorako pertsonak
  • Mendekotasun-arriskuan edo -egoeran dauden pertsonak (1. maila)

Nola eskatzen da?

Eskaera Abiapuntu herritarren arretarako bulegoetan aurkez dezakezu.

Kostua

Doako zerbitzua da.

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Ermua Sarean - Adineko pertsonen nahi gabeko bakardadearen aurka

Ermua Sarean bakardadean dauden adinekoen ongizatea hobetzeko proiektu bat da, komunitatea haien zaintzan inplikatuz eta lagunduz. Datuak aztertzean oinarritzen da, gehien behar dutenak identifikatzeko, tokiko baliabideekin konektatzeko eta laguntza-sare bat sustatzeko. Dendak, farmaziak, elkarteak eta bizilagunak "behari" bihur daitezke, egoera horiei adi dauden pertsonak, zaintzaile izan gabe euren konpainia eta laguntza eskaintzeko.
Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Nahi ez den bakardadean dauden adinekoak
  • "Behari" gisa lagundu nahi duten herritarrak
  • Saltokiak, farmaziak, elkarteak eta parte hartu nahi duten tokiko beste eragile batzuk

Kostua

Doako zerbitzua da.

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Aparkatzeko txartela

Desgaitasuna duten eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailu automobilak aparkatzeko txartela agiri publiko bat da, pertsonei (aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte), sarbidetik edo helmugatik ahalik eta hurbilen joan-etorriak egiten dituzten ibilgailu automobilak aparkatzeko aukera ematen dietena. Erabilera okerrak isunak eta txartela erretiratzea ekar dezake.
Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Mugitzeko zailtasunak dituzten eta desgaitasuna duten pertsonak
  • Bizkaiko Foru Aldundiak aldeko irizpena eman behar du
  • Beharrezkoa da Ermuan erroldatuta egotea

Nola eskatzen da?

Online eskatu dezakezu, Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre, Abiapuntu herritarren arreta bulegoan eskaera eginez.

Kostua

Doako zerbitzua da

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

Bizitoki egokitua

Aldi baterako ostatu-zerbitzua da, mendekotasunagatik edo desgaitasunagatik ohiko etxebizitza egokitzen duten bitartean bizitzeko leku bat behar duten pertsona edo familientzat.
Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Desgaitasuna edo mendekotasun aitortua duten pertsonak edo egiaztatutako osasun-arazoak dituztenak, baldin eta beren etxebizitzen egokitzapenari aurre egin behar badiote

EZIN izango dute zerbitzu hau erabili:

  • Zainketa espezializatu aurreratuak behar dituzten pertsonak
  • Jokabide-nahasmendu larriak dituzten pertsonak
  • Bizikidetza-zailtasunak eragin ditzaketen pertsonak

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatu aurretik, beharrezkoa da hitzordua izatea gizarte langile batekin, zure premiei hobekien erantzuten dien zerbitzua den ala ez batera baloratzeko eta sartzeko baldintzak betetzen diren erabakitzeko. Hitzordua telefonoz (943 17 91 61) edo aurrez aurre eskatu dezakezu Gizarte Zerbitzuetan edo Abiapuntun.

Kostua

Koordainketari lotutako zerbitzua da. Kostua familiaren diru-sarreren arabera kalkulatzen da (25. Ordenantza fiskala)

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Zaintzaileentzat zerbitzuak

Zainduz

Zainduz mendeko pertsonen zaintzaileei laguntzeko, erlaxatzeko eta orientatzeko asteroko talde-jarduera da, langile kualifikatuek gidatua. 90 minutuko saio horietan, pertsonen zaintzarekin, kezkekin, zailtasunekin eta premiekin lotutako gaiak jorratzen dira, metodologia praktiko eta parte-hartzailearen bidez.
Imagen

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

  • Mendekotasun-arriskuan edo -egoeran dauden pertsonen zaintzaileak, profesionalak ez direnak. Ez dute zertan zaintzaile nagusiak edo senideak izan. Lehentasuna ematen zaio zaintzak etxean ematen dituzten pertsonei.

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatu aurretik, beharrezkoa da hitzordua izatea gizarte langile batekin, zure premiei hobekien erantzuten dien zerbitzua den ala ez batera baloratzeko eta sartzeko baldintzak betetzen diren erabakitzeko. Hitzordua telefonoz (943 17 91 61) edo aurrez aurre eskatu dezakezu Gizarte Zerbitzuetan edo Abiapuntun.

Kostua

Doako zerbitzua da

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Menpeko pertsonen eta familia zaintzaileentzako atseden terapeutiko zerbitzua

Atseden-zerbitzuaren bidez, mendekotasuna duten adinekoak zaintzen jarraitu nahi duten pertsonen atseden puntuala lortu nahi da, eta, horrez gain, mendekotasuna duten pertsonak ingurune profesional batean artatu nahi dira. Ingurune horretan, beren gaitasun psikofisikoak hobetzeko esku-hartzeak egingo dira. Zerbitzua astean gehienez 6 ordukoa izango da, 3 orduko bi saiotan banatuta.

Nork eskatu dezake zerbitzu hau?

Atseden-zerbitzua erabili ahal izateko, mendekotasuna duen pertsonak zaintzailearen etxebizitza berean bizi beharko du. Eskaera aurkezten den udalerrian erroldatuta egoteko baldintza zaintzaile nagusiak eta zainduak bete behar dute, betiere familia-txandakako egoeran ez badago; kasu horretan, ez da beharrezkoa izango mendeko pertsonaren erroldatzea. 

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatu aurretik, beharrezkoa da hitzordua izatea gizarte langile batekin, zure premiei hobekien erantzuten dien zerbitzua den ala ez batera baloratzeko eta sartzeko baldintzak betetzen diren erabakitzeko. Hitzordua telefonoz (943 17 91 61) edo aurrez aurre eskatu dezakezu Gizarte Zerbitzuetan edo Abiapuntun.

Kostua

Koordainketari lotutako zerbitzua da (21. Ordenantza fiskala)

Eskumena

Ermuko Udala

Informazio gehiago

Deskargatu informazio guztia PDF formatuan

 

 

Beste erakunde batzuen zerbitzuak

Beste zerbitzu batzuen bila bazabiltz, sakatu hemen: