Zinegotzien diru-esleipenak

Udalbatzaren Osoko Bilkurak gobernu-organoen bileretara joateagatiko diru-ordainketen araubidea adostuta dauka, Aurrekontua Betearazteko Udal Arauaren 45. artikuluan. Arau hori, ekitaldi ekonomiko bakoitzerako, Udal Aurrekontuarekin batera onartzen da.

Bertaratzeagatiko banakako diru-ordainak
Kontzeptua 2019 2020 2021 2022 2023
Osoko Bilkura edo Promosako Batzar Nagusi saio batera bertaratzea 175,09€ 178,59€ 180,20€ 182€ 191,24€
Alkateordeak Gobernu Batzorde saio batera bertaratzea 140,07€ 142,87€ 144,15€ 145,59€ 152,98€
Zinegotziak Gobernu Batzorde saio batera bertaratzea 116,72€ 119,05€ 120,26€ 121,46€ 127,63€
Informazio Batzorde saio batera bertaratzea 105,04€ 107,14€ 108,10€ 109,18€ 114,43€
Bozeramaileen Batzordeen, Lan Batzordeen, Kontseilu Sektorialen, Eskola Kontseiluen, Kontratazio Mahaien eta Osoko Bilkurak izendatutako beste organo batzuen bilkuretara joateagatik 70,04€ 71,44€ 72,08€ 72,80€ 76,50€
Udal Euskaltegiko Gobernu Batzorde saio batera bertaratzea 175,09€ 178,59€ 180,19€ 181,99€ 191,23€

 

Arauak berak hileko banakako muga hauek ere ezartzen ditu:

Hileko gehienekoa bertaratzeengatik
Kargua 2019 2020 2021 2022 2023
Alkateordeak 1.283,98€ 1.309,66€ 1.321,45€ 1.334,56€ 1.402,42€
Zinegotzi arduradunak 1.167,26€ 1.190,61€ 1.201,33€ 1.213,34€ 1.274,95€
Zinegotziak 1.050,53€ 1.071,54€ 1.072,44€ 1.083,16€ 1.137,99€