VII. Haurren Kontseilua

Erronka

Esperientziazko ikaskuntza xehetasunez lantzea

Partaideak

Izena Jaiotze urtea Ikastetxea
Igor 2015 Anaitasuna
Maider 2015 Anaitasuna
Ekaitz 2016 Anaitasuna
Paul 2016 Anaitasuna
Ane 2015 San Lorentzo
Edgar 2015 San Lorentzo
Marianny 2016 San Lorentzo
Liher 2016 San Lorentzo
Vera 2015 Eskolabarri
Ian 2016 Eskolabarri
Irai 2015 Ongarai Eskola
Andrea 2016 Ongarai Eskola
Iria 2015 San Pelaio
Lucas 2016 San Pelaio

Emaitzak

Partaideek Esperientzian oinarrituriko Ikaskuntzaren erronkari aurre egin diote. Aurreko ikasturtean Kontseiluak planteatutako ideiak eta lehentasunezko politikak jaso ondoren, Ermuko Alkatetzak 2023/2024 Kontseiluko haurrei proposatu zien arlo horren inguruan sakontzea eta lan egitea. Esperientzian oinarruturik ikasteaz kontseilariek beraiek hau diote:

"Guztiok ikasten dugu eta ez dugu beti modu berean ikasi behar. Esperimentuak eginez, animaliak ezagutuz eta jolastuz ikastea dibertigarriagoa da. Haurtzaroaren Kontseiluan modu desberdinean ikasten dugu; aplikazio praktikoak erabiliz, lagunekin jolastuz, puzzleak eginez edo ordenagailuak erabiliz. Gustatzen zaigu, gauza asko ikasi nahi ditugu leku desberdinetan eta interesatzen zaizkigun gauzak dakizkiten pertsonekin".

Esperientzian oinarrituriko ikaskuntzaren garapenean, haurrek lau ardatz nagusi identifikatu dituzte: jolastea, ezagutzea, harremanak izatea eta bizitzea. Ideia horietatik abiatuta, saioetan zehar proposamenak identifikatu dituzte, eta horietatik bi lehenetsi dituzte: ibaia ezagutzea eta bertan jolastea, eta pijamen festa handi bat antolatzea.

Imagen
Foto grupal de los/as niños/as del Consejo de la Infancia 2023/2024