Haurren Kontseiluak 2023/2024 edizioari amaiera eman dio

22.05.24
Imagen
Hezkuntza
Erakundea
Gizartea
Gaurkoan 14 neska-mutilek landutakoa aurkeztu dute, ikasturteko azken saioan

2023/2024 ikasturtean Haurren Kontseilua osatu duten 14 haurrek edizioari amaiera eman diote gaur.  Ikasturte honetan egindako lana eta proposamenak aurkeztu dizkiote Juan Carlos Abascal alkateari.

Alkatetzaren organo aholkularia Eskolabarri, Anaitasuna, San Lorenzo, Ongarai eta San Pelaioko Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek osatzen dute. Taldea zazpi aldiz bildu da, hilero asteazken batean azarotik hasi eta maiatzera bitartean.

Partaideek Esperientzian oinarrituriko Ikaskuntzaren erronkari aurre egin diote azken hilabeteetan. Aurreko ikasturtean Kontseiluak planteatutako ideiak eta lehentasunezko politikak jaso ondoren, Ermuko Alkatetzak 2023/2024 Kontseiluko haurrei proposatu zien arlo horren inguruan sakontzea eta lan egitea. Esperientzian oinarruturik ikasteaz kontseilariek beraiek hau diote :

"Guztiok ikasten dugu eta ez dugu beti modu berean ikasi behar. Esperimentuak eginez, animaliak ezagutuz eta jolastuz ikastea dibertigarriagoa da. Haurtzaroaren Kontseiluan modu desberdinean ikasten dugu; aplikazio praktikoak erabiliz, lagunekin jolastuz, puzzleak eginez edo ordenagailuak erabiliz. Gustatzen zaigu, gauza asko ikasi nahi ditugu leku desberdinetan eta interesatzen zaizkigun gauzak dakizkiten pertsonekin".

Esperientziaan oinarrituriko ikaskuntzaren garapenean, haurrek lau ardatz nagusi identifikatu dituzte: jolastea, ezagutzea, harremanak izatea eta bizitzea. Ideia horietatik abiatuta, saioetan zehar proposamenak identifikatu dituzte, eta horietatik bi lehenetsi dituzte: jolastea eta ibaia ezagutzea, eta pijamen festa handi bat antolatzea.

Saioaren amaieran partehartzaileek oparitxo batzuk izan dituzte, egindako lanaren truke eta oroigarri.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo