Ermua hobetuz haurren ikuspegitik

15.01.24
Foto grupal de los/as niños/as del Consejo de la Infancia 2023/2024
Haurren Kontseilua
Hezkuntza
Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek udalerrirako proposamenak eta ideiak jasotzeko prozesu batean parte hartuko dute

Ermuko Haurren Kontseiluak euren taldetik haratago zabaldu nahi du udal gaietan txikienek duten parte-hartzea, eta datozen asteetan, herriko Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dizkiote Udalari, ikastetxeetan egingo den parte-hartze prozesu baten bidez.

Ermuko Alkatetzako organo aholkulari gazteenak 2022/2023 ikasturtean udalerriko haurrentzat lehentasunezkotzat jotzen zituzten sei politikak definitu zituen: jolasa, harremanak, animaliak, osasuna, autonomia (gauzak bakarrik egin ahal izatea) eta esperientziazko ikaskuntza.

Politika bakoitzarekin kutxa-hautestontzi bat osatu da. Kutxan, aztertu beharreko gaiaren deskribapen laburra, Kontseiluak identifikatutako aktiboak edo indarguneak eta aktibo horien hobekuntzak bultzatzeko proposamen sorta bat daude. Sei kutxa-hautestontzi horiek Ermuko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetan txandakatuko dira, astebetez ikastetxe bakoitzeko ikasleek beren ideiekin txartel batzuk bete eta kutxetan utzi ahal izateko.

Parte-hartze prozesuaren egutegia honakoa da:

  • Urtarrilaren 15etik 19ra: Ongarai Eskola
  • Urtarrilaren 22tik 26ra: Anaitasuna Ikastola
  • Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra: San Pelaio Ikastetxea
  • Otsailaren 5etik 9ra: San Lorentzo Ikastetxea
  • Otsailaren 19tik 23ra: Eskolabarri

Asmoa da haurren parte-hartzea Lehen Hezkuntzako ikasle guztietara zabaltzea eta haien ideiak jasotzea Haurren Kontseiluak planteatutako gai orokorretan oinarrituta.

Bestalde, azpimarratu behar da alkateak aurten Haurren Kontseilu berriari helarazi dion lehen lan-ildoa edo erronka esperientziazko ikaskuntzako politika garatzea ahalbidetuko duten proposamenak egitea dela, iaz proposatutako zutabeetako bat, alegia.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da