Udalak hautsontziak jarri ditu eraikin ofizialetako sarreretan

17.01.06
Hirigintza

Udal honek hautsontziak jarri ditu hiriko eraikin ofizialetako sarrera guztietan. Hautsontziok jartzeari aurreko astean ekin zioten udal lan-taldeko langileek. Bulego teknikoak aukeratu duen eredua Franc Dey diseinugilearena da eta Kataluniako ‘Fundició Táctil Benito’ enpresari erosi zaio. Hautsontziaren ezaugarriak ondokoak dira: altzairu galvanizatutakoa eta beltza da, gorpua eta barruko ontzia ditu eta goiko aldean altzairu herdoilgaitza den xafla zulatua du, zigarro-hautsak astintzeko edo zigarroa bera amatatu eta zulotik barrena botatzeko.

Udalak hiri-altzarien artean elementu berri hori gehitzeko erabakia hartu du, tabakismoari aurre egiteko osasun neurri eta tabakoaren produktuak iragarri, kontsumitu, hornitu eta saltzeko lege berri indarrean sartu izanagatik. Aipatu lege horrek ezartzen duenez, eraikin ofizialen barruan ezin daiteke erre inon. Nolanahi ere, erretzaileak egon badaudenez, horiek eraikin ofizialetara bertaratzen direnean eta bertako langileak erretzera irteten direnean ez zuten zigarroak non itzali eta botatzerik. Hortaz, behar hori asetzeko eta herria garbiago edukitzeko hartu da, hautsontziak jartzeko erabakia, barnean zeuden guztiak desagerrarazi diren arren.

Hautsontziak dagoeneko udaletxearen, enplegu eta sustapen ekonomikoko alorraren, gizarte eta kultura alorraren, Torreta Etxearen, liburutegiaren eta herriko ikastetxe publikoen sarran jarri dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean