Heziketa: guraso egoki eta osoa izaten ikasteko bidea

10.02.06
Gizartea

Famili laguntzarako zerbitzua seme-alabak dituzten sendiei zuzendutako zerbitzua da, familiak indartu, sendotu eta laguntzeko, betiere hezkuntza, gizarte eta famili arloko zailtasunak gaindi ditzaten. Laguntza profesional, zuhurra eta doakoa ematen du. Zerbitzu honen bitartez eta beste gauza askoren artean gurasoei prestakuntza ematen zaie eskoletan, famili arloko diagnostikoak egiten dira eta familiei nahiz euren kideei laguntzeko esku hartzen da, zerbitzuaren edo komunitatearen baliabideak erabiliz. Prestakuntza alorraren barne, Gurasoen Eskola izenaz ezagutzen den jarduerak gori-gori izango da otsaila eta martxoko hilabeteetan. Guztira herriko ikastetxe guztien artean eta horietan dauden lerroetan (eskolaurrean, lehen eta bigarren hezkuntzan) hogei saio egingo dira datozen asteetan.

Saio horietan gurasoen artean zalantzak sortzen dituzten eta haiek kezkatzen dituzten hainbat gai jorratuko dira. Egitarauan jasotako gaien artean ondokoak aurki ditzakegu: aginpide positiboa, nola lortu?; Famili giroaren eragina seme-alaben heziketan, Famili barruko komunikazio hobetzeko bideak edo seme-alabekin izaten diren gatazkak konpontzeko pausoak. Azken bolada honetan bazter guztiak harrotu dituen pil-pilean dagoen gai bat ere jorratuko da: ikasgelako indarkeriaren aurrean, zein da familiaren zeregina? Saio didaktiko hauek Agintzari, Gizarte Kooperatiba Elkarteko teknikariek zuzentzen eta gidatzen dituzte. Honen gizarte hezitzaileek saioetan tratatu beharreko edukiak landu eta aurkezten dituzte, ondoren parte hartzaileen zalantzak argitzen saiatuz. Parte hartzen dutenek materiala, argitalpenak eta bertaratzeagatiko egiaztagiria jasotzen dute.

Aurten gurasoek, edozelako arrazoi medio del, seme-alabek eskolatuta dituzten ikastetxeko saioetara ez ezik beste ikastetxekoek antolatutakoetara joan ahal izango dira aurten estreinakoz. 2006 urterako 46 saio egitea aurreikusi da eta helburu horrekin horiek antolatu eta ordaintzeko behar besteko diru kopurua gorde da aurrekontuan. Nolanahi ere, urte natural bakoitzak bi ikasturte ezberdin barne hartze duenez gero, bi multzotan zatikatu dira. Lehena orain egingo den hau, urtearen hasieran eta bigarrena, udaren ostean ikasturte berriaren hasierarekin batera irailetik abendura bitartean gauzatzekoa. Urteko bigarren zati horretan saioak multzokatu eta bi edo hiru eguneko tailerrak egitea aurreikusita dago.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu