Merkataritzako egoeraren diagnosia aurkeztu da
Ermuko merkataritza indartzeko plan estrategikoa (gaztelaniaz, PERCO akronimoaz ezagutzen duguna) dagoeneko abian da. Aste honetan bertan IKEI aholkularitzako teknikariek herriko merkatariekin eta udal agintariekin bildu dira planaren lehen dokumentua aurkezteko: egoeraren diagnosia. Bilera udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan egin da aipatu bilera hori eta bertan izan dira Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko (EMOE) ordezkariak; udal Merkatuko Merkatarien Elkartea eta gobernu taldeko kideak. Udalaren eta gobernu taldeko ordezkari gisa, hirigintza eta barne saileko alkateordea den Félix Prol egon zen.
Planaren lehen fase honetan Ermuan txikizkako merkataritza duen egoeraren inguruan diagnosia egin da. Diagnosi horretan sei atal espezifiko aztertu dira, egoeran egun duen egoeraren irudi zehatza lortzeko asmoz. Aztertu eta analizatutako atalak ondokoak izan dira: merkataritzaren eragina herrian; merkataritzaren ekipamenduaren analisia; eskariaren azterketa eta honen barne herritarrek erostean ditugun ohitura eta joerak bereziki; Ermuak inguruko herriekin alderatuz, zein da duen irudi eta kokapena merkataritza eta zerbitzu gune izateko; gastuaren fluxua eta, azkenik, lehiakortasunaren ikuspuntutik merkataritzak duen posizioaren ebaluaketa.
Esan bezala, merkataritzan inplikaturiko eragile guztiak –merkatari, herri erakunde eta kontsumitzaileak ukitu eta kontutan hartuko dituen Plan estrategikoaren lehen fasea da aurkeztutakoa.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako