Trenbide azpiko pasabidea oinezkoentzat

10.03.06
Hirigintza

Trenbide azpiko pasabide baten bidez Bizkaia Etorbidea eta Izelaieta lotuko dituen azpiegitura berriaren lanak hasi berri dira. Lan horiek aurreko hastean hasi ziren eta horiek egiten aldi baterako enpresa-elkarte bat dihardu. Elkarte hori, hain zuzen ere, Comsa, S.A.; Cycasa eta Canteras y Construcciones, S.A. osatu dute. Hasitako lana bukatu ondoren, horiek jarraian Abeletxeko bidea egiten hasiko dira. Lurrazpiko pasabide eta bide berri horiek lau milioi euroko kostua daukate (4.083.002,65 €). Kopuru hori Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko udalak ordainduko dute, lehenak %60 jarriz eta gure udalak gainerako %40.

Abeletxeko bidea deritzan horrek bi helburu nagusi izango ditu, batetik, Santa Ana, San Roke eta anbulatorio atzean egun eraikitzen ari diren etxe berriei zerbitzu eta sartzeko eta irteteko bidea ematea eta, bestetik, hirigunean eta Izelaietan egun dugun trenbide-pasagune langaduna ezabatzea. Horrela, egunean zehar trena pasa behar den bakoitzean trafikoaren zirkulazioa eten behar izatearen arazoari konponbidea emango zaio eta, hortaz gain, automobil nahiz oinezkoentzako erabateko segurtasuna lortuko da.

Bide berri hori, egun San Antonion ditugun semaforoen ondotik hasiko da eta 634 errepidearen paraleloko horman eta trenbide azpitik egingo den tuneletik pasa eta Lomiñoko etxeraino eramango gaitu. Ondoko iturria eta zonaldea ere ukitu eta berrantolatu egingo da. Hasi berri diren lanak Bizkaia etorbidetik (Valdespina Markesaren parketik) Izelaietara trenbide eta lurra azpitik igoko den tunela egiteko dira. Proiektuak jasotzen duenez tunela eta eskailerak egingo dira eta igogailu bat ere jarriko da. Obra horiek amaitutakoan, Izelaieta urbanizatu eta oinezkoentzako kalea egingo da.

Obra horiek nola geratuko diren ikusten laguntzeko, albiste honekin batera ordenadorez eta hiru dimentsiotan eginiko ibilbide birtuala eransten dizuegu. Bideoa Ermuko Kubik Web Studio. S.L.M.ak garatu eta egindakoa da. Aipatu enpresak guri dohainik utzi digu eta, lerro hauetatik gure esker ona adierazten diegu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan