Zine dokumentalaren zikloa gaur amaituko da

18.05.06
Kultura eta Gazteria

Gaur gauean amaiera emango zaio zine dokumentalaren zikloari, maiatzeko zine-klubean. Gaur Benjamín Ávila zuzendariaren ‘Nietos’ (bilobak, nortasuna eta memoria) filma ikusi ahal izango da. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da, Zineman. Ekimena Mudo-Drogot elkarteak antolatu du. Sarrerak 2,60 euro balio du.

Sinopsia

1976tik 1983ra Argentinan diktadura militar bortitza izan zen. Urte horietan milaka pertsona bahitu eta erail izan zituzten, inolako zigorrik jasan gabe. Askotan, ‘desagerrarazten’ zituzten pertsonen seme-alabak eta bahiturik eramaten zituzten emakume haurdunen jaio berriak kendu eta ilegalki banatzen zituzten. Epe ilun horrek ondore modura, egoera hori bizi izan zuten bostehun bat ume utzi ditu.

‘Nietos’ filma hunkigarria da, egun nortasuna faltsututa duten gazteei ondorengo mezua igorri nahi diena: nortasunaren eta memoriaren buru-hausgarri hori berreraikitzeak duen garrantzia, jasandako samina irauli eta biziarekin aurrera jaraitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian