Ermua Hiria izeneko XII literatur lehiaketaren sariak esleituta

07.06.06
Udal Liburutegia

Ermua Hiria XII. Literatura saria aurtengoan ere Andaluziara joan da, hain zuzen ere Granadara. Epaimahaiak Josefina Solado Maldonado saritu du , Alhaurín el Grande (Granada), “La última función” lanarengatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean. Alcalá de Henares (Madril) eta Elorriora joan dira ataleko akzesitak, Fidel Vela Garcíak idatzitako “Propuesta democrática” eta Carlos Gómez Díezek sinatutako “Más negro que el carbón” lanengatik, hurrenez hurren.

Euskarazko narratiba saria Jon Etxabe Garitazelaia nafartarrari eman zaio, Etxarri Aranatzekoa, “Mispillibar” titulakoagatik. Irati Goikoetxea Asurabarrena beasaindarrak akzesita eskuratu du, “Ilargiaren argia ilun” obragatik. Narratibako saridun bakoitzak 425 euro eskudirutan jasoko du.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria a Juan Alberto Sánchez Castro beasaindarrari egokitu zaio, “Diálogos con la soledad” olerkiagatik. Euskarazko irabazlea a Mikel Perurena Ansa hernaniarra izan da, “Esan hitz bat eta sendatuko naiz” konposizioarekin. Poesia generoan eta gaztelania atalean akzesita eskuratu du, Isabel Peñaranda Moreno gernikarrak “De verso mi carne” lanari esker. Euskarazko olerkietan berriz, akzesita Urko Cuñado Narro, irundarrari eman zaio, “Irla han da” lana dela-eta. Saritutako lan guztiak Torreta Etxea aldizkarian argitaratuko dira, iraileko alean. Poesiako irabazle bakoitzak 275 euro eskuratuko ditu.Akzesitarekin saritutakoek, aldiz, José Morla Diez artisauak irakurketari buruzko alegoriaren oroigarria hartuko dute.

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, aurkeztutako lan kopurua iaz baino txikiagoa aurkeztu aurkeztu izan dela lehiaketara. Horietatik, 46 narratiba atalean eta beste 26 olerki edo poemetan. Sexuen banaketari dagokionez, gizonak gehiengo izan dira 22 parte hartzaile izan baitituzte eta emakumeak berriz 12. Partaidetza kopuru hori poesian ere mantendu egiten da, 15 gizon eta 5 emakumerekin. Euskarazko modalitatean launa lan aurkeztu izan dira, baina narratiban eta bai poesigintzan. Egileei dagokionez, narratiban bi emakume eta bi gizon izan dira eta olerkietan, hiru gizon eta emakume bakarra.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute; Mertxe Estévez Corbillón eta Cándido Pascual, udal liburutegiko bazkideek, Natalia Arrieta San Pelaio ikastetxeko irakasleriaren izenean eta Sara Gago udal liburuzaina.

Euskarazko epaimahaikide izan dira Kaltxango AEK euskaltegiko Mari Feli Mantzisidor, udal euskaltegiko irakasle Mikel Berbois, eta udal liburutegiko arduraduna Sara Gago.

Lotutako albisteak

Imagen
18.06.24
Pixoihala modu naturalean erretiratzen laguntzeko tailerra

Datorren astelehenean, hilak 24, amaituko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea doakoa da
Imagen
11.06.24
Higiene-ohitura gomendatuei eta osasungarriei buruzko tailerra

Izen-emateak Liburutegiak egingo ditu, datorren astelehenera arte edo plazak bete arte
Imagen
05.06.24
Amagandiko edoskitzeari uzten laguntzeko tailerra

Doakoa da eta izena emateko epea ekainaren 10era arte edo plaza guztiak bete arte zabalik egongo da