Saharar herriari laguntzeko deia

13.12.06
Erakundea

Saharako herriari elkartasuna adierazi eta laguntzeko xedez lanean diharduten euskal elkarteek urtero legez elikagaiak biltzeko kanpaina antolatu dute. Elkarteok eta beste hainbat herri erakundeek aurtengorako eta ahal bada, ‘kanpaina solidarioago eta indartsuagoa’ gauzatzea proposatu dute, errefuxiatuen erretserbak oso urri baitaude. Azken boladan Nazio Batuen erakundeak errefuxiatuei ematen zien oinarrizko laguntza ehuneko berrogeita hiru murriztu du, azken urteetan herriek egindako elikagai eta ekarpenak ere behera etorri izan direlako. Gure herrian kanpainaren kargu Saharako herriari laguntzeko dagoen plataformak gain hartuko du eta, eginkizun horretan udal honen babesa jasoko du. Herrian gauzatuko den ekimen horrek bi zatitan berezituta aterako da aurrera; lehenengo laguntza eskaria herriko ikastetxeetan eta ikasleen bidez zabalduko zaie familiei, bigarrena, berriz, Eguberriaren ondoren zabalduko da eta herri osoari zuzenduko zaio.

Lehenengo fasea hasi berri da eta, jada, herriko ikasleek jaso dituzte laguntza eskatuz prestatu diren idatziak etxera eramateko. Kanpainaren helburu orokorra “Saharar errefuxiatuen bizitza-kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetzea eta, ahulenen –ume, emakume eta adinekoen- desnutrizioak eragin dituzten patologiei aurre egin eta horiek gutxitzea”. Hori horrela, larrialdiko laguntza bidalketa ekimen honek errefuxiatuei bidaltzen zaizkien elikagaien osagarri izan nahi du. Horregatik, herritarren artean elikagaiak biltzea aurreikusi da eta, besteak beste, ondokoak bildu nahi dira batez ere: azukrea, atun-latak oliotan, arroza eta dilistak eta konpresak emakumezkoentzat. Ermuan eta Erkidegoan bildutako guztia bertara eramateko karabana bat antolatuko da, otsaila edo martxoan abiatuko dela espero da. Karabana osatzen duten ibilgailuek ere Saharako errefuxiatuei emango zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan