Dokumentala ikusgai zine-klubean

11.01.07
Kultura eta Gazteria

Mudo-drogot Zinematografo taldeak zine-klubaren jarduera berreskuratuko du, dokumentalen generoari dedikaturiko ziklo berri batekin hasiera emanez urte berri honi. Gaur gauean ‘Nömadak tx’ tituluko filma proiektatuko da Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Raúl de la Fuente zuzendariarena da eta Donostiako azken jaialdian aurkeztu zen. Sarrerak ikusle orokorrentzat 3 euro balio du.

Sinopsia

Txalaparta musika-tresna berezia da. Bi lagunen artean jotzen da, eta topaldi horretatik sortzen den musika ez da biotako inorena, elkarren arteko elkarrizketa eta topaketarena baizik. Nomadak Tx-ek kontatzen du bi musikariren desioa, zeintzuek instrumentua pertsonen eta kulturen topagune izan dadila nahi duten. Irrika horrek bultzatuta Indiara, Laponiara, Mongoliara eta Saharara abiatzen dira. Bidai horietan bertako herritarrekin elkarbizitzen dira. Talde horietako bakoitzarekin izandako topaketa berezi eta bakarra da. Ezusteko iturri eta aparteko esperientzia.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian