Iparragirrera igotzeko eskailera mekanikoak

12.01.07
Hirigintza

Olabarri S.Mak aste honetan hasiera eman die Orbe plaza eta Iparragirre kalea eta Santa Ana auzoa mekanikoki lotzeko egiten ari den instalazioaren hirugarren tarteko obrei. Hirugarren tarte hori Iparragirreren beheko aldean hasi eta ‘Buenos Aires tabernaren eta Eskolabarri ikastetxearen eskailbururaino doa. Enpresak hondeaketa-lanekin hasi da, hiri-altzariak, barandak, farolak eta eskailerak erretiratu ondoren. Hori horrela, pertsonentzat pasabidea itxi egin da eta ordezko bide moduan, alboan dauden eskaileretatik zertxobait desbideratuz joan behar da bertara.

Hondeamakinakoak bigarren faseko eskailerak botatzen.

Hondeaketa-lanak amaitu eta gero, aipatu enpresa esleipendunak ‘u’ letraren antzeko hormigoizko ontzi bat eta pezoi bi prestatuko ditu, non eskailera mekanikoak eta horien makineria jarriko diren. Hirugarren tarte honetan eta laugarrenean baita ere erabiliko den mekanismoa eskailerak izango dira, lehen eta bigarrenean ez bezala, horietan Ongaraira igotzekoen moduan arrapalak jarri baitira. Laugarren tarte hori, aipatu eskailburutik ‘La Cabaña’ tabernara daraman zebra-bide joango da, jada Santa Ana auzoaren atarian. Laugarren tarteko fase hori hirugarrena bukatutakoan egingo da, goitik, ikastetxera sarbidea ez ixteko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean