Aldaketa garrantzitsuak zirkulazioan
634 errepidetik eta Izelaietatik herri barrura sartzeko bidea itxi egingo da eta hiri guneko zirkulazioan aldaketa garrantzitsuak ezarriko dira bihartik aurrera. Hirigintzako udal alorrak horrela erabaki du, Abeletxeko bide eta sarrera berria egiteko hondeaketa lanak hasi behar baitira datorren astelehenean. Bide berri hori zati batean paraleloki joango da Eusko trenbideko trenbidearekin eta une batean trenbide azpitik San Antoniorekin lortuko da tunel baten bidez. Hori esker, Izelaietako trenbide-pasagune langaduna ezabatu ahal izango da. Tunel eta trenbide azpiko pasabide hori egiten astelehenean hasiko dira eta, horregatik hain zuzen ere, sarrera hori ixteko eta trafikoa desbideratzeko erabakiak hartu behar izan dira.
Hartu diren erabakiak Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostu dira, honek baitauzka errepide sarearen gaineko eskumenak. Hatutako erabakiaren arabera, herrira eta auzoetara Kaltxangotik egin beharko da. Aldaketak hain zuzen ere ondorengoak dira: Santa Anara joateko Valdespinako Markesaren kaletik sartu beharko da eta, Goienkalera, berriz, VI. Mendeurrena kaletik, Irudi dendaren ondoko Zehakaletik. Hori egin ahal izateko, Goienkaleko norabidea aldatu egingo da. Izelaieta kaleko adarraren ixtea eta zirkulazioan egingo diren aldaketa horiek obra egiteko erabili behar den denboraz mantenduko dira. Udalak berariazko kabinete bat antolatu du obrak eragindako aldaketa horiek guztiak koordinatzeko eta bertan parte hartzen dira udaltzaingoa, bulego teknikoa eta obretako lantaldea.
Horren guztiaren berri zabala herriari emateko udalak kanpaina bat hasi berri du. Kanpainaren barne, alkatearen eskutitza bidali da herriko etxebizitza guztietara, plano bat jarri da herriko portaletan eta aldaketak eragiten dien garaje komunitateetan. Lanak enpresa-elkarte batek egiten dihardu. Elkarte hori, hain zuzen ere, Comsa, S.A.k; Cycasa eta Canteras y Construcciones, S.A.k osatu dute. Obra horien kostua Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko udalak ordainduko dute, lehenak %60 jarriz eta gure udalak gainerako %40.
Lotutako albisteak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan