Mila pertsonek Lobiano bisitatu dute
Mila pertsonek Lobiano Kulturgunea bisitatu dute hilabete honetako 5etik 17ra bitateko lan egunetan. Datua udal Kultura Sailak bildu eta ezagutzera eman du, horretan ‘Guabanakoa’ enpresaren langileeen laguntza jaso duelarik. Bi aste horietan instalazio berri horrek ateak zabalik eduki ditu eta herritarroi gidatutako bisitak eskaini zaizkigu, guztiok berori ezagutzeko aukera izateko. Iturri horrek ezagutzera eman duenez eguneko bisitarien bataz bestekoa ehun pertsona izan da. Bisitari gehienak bakarrik edo taldetxo txikietan etorri izan dira Lobianora, nahiz eta talde handi eta hitzartuak ere hurreratu diren. Azken horien artean, Lanbide-Hastapenetarako Ikastegiko (LHIK) ikasle eta irakasleak izan ditugu eta, baita ere, Eguneko Zentroko aitita-amamak beren zaintzailiekin batera. Hurbildutako guztiak bat etorri dira ‘errehabilitazio dotorea egin eta oso ongi jantzi dela, punta-puntako teknologiaz’. Inpresio hori hitz batean laburbiltzekotan, gehiengoari asko gustatu zaiola kultur etxearen eraikina.
Amaitu da ‘Sens-acciones’ tituluko erakusketa
Lobiano kulturgunean jarri den lehen erakusketa hori ikusgai egon izan da azpiegitura ezagutzeko xedez da ateak zabalik izan diren egun beretan. Zirkunstantzia horri esker bisitarien kopuruak nabarmen egin du gora, eraikina bisitatzera joan direnek erakusketari ez diotelako kalerik egin eta, alderantziz. Horiek horrela, eraikina ikustera jende ugari joan bada eta bisitarioi eraikinak asko gustatu bazaigu, erakusketa ez da gutxiagorako izan. Hortaz, Natalia Arrieta eta Rosa Basora bikotearen lanak harrera oso ona jaso du, itxaropen gehienak aze baititu. Ikusleen esanetan erakusketa orijinala izan da, orain artean ermura ekarritako guztien desberdina. Hitz batez laburbiltzekotan, abangoardista.
Erakusketa hiru zatitan banatuta zegoen. Lehenengoan tamaina handiko argazkiak zeuden panelak osatuz. Panel horien bidez herrian zehar egunez ibilbide bat egin zitekeen leku ezberdinetatik.Lamina horiek egiteko biraketak, collageak eta muntaiak erabili dira, ikuspuntu orijinal eta ausarta batetik. Ondoren horma batera ailegatzen ginen, non hiru koadroz osaturiko konposizioa zegoen. Koadro horietan ireki berri den Kultur Etxeko beste hiru espazio pintaturik zeuden. Azkenik, ikuslea alboan zegoen beste areto batera pasatzen zen. Horretan, gaua errepresentatzen zen, bere soinu eta ikono guztiekin. Horietan herriko ohiko irudiak proiektatzen ziren, ikus-entzunezko (bideo) produktu legez, zintzilikaturiko ordenagailuen pantailetan. Lankide den bikoteak herriko hainbat perspektibo bildu eta aurkeztu dizkigu ikuspuntu berritzaile eta orijinal batetik, ikusle bakoitzari sentsazio ezberdinak sorrrarazteko xedez. Proposamena, nolabait arduragarri suertatuz.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke