Langile kualifikatuak edukitzeko beharraren inguruko kanpaina

25.04.07
Hezkuntza

Debabarrenak izaera industrial oso markatua duen eredu baten oinarritu du bere garapena; betidanik, ezaugarri hori eskualdearen bilakaera eta aberastasunerako erreferente garrantzitsu izanik. Azken urteetako jaiotza-tasa baxua, batetik, eta ikasle askok eskualdean irteera gutxi duten ikasketak egiten dituztela bestetik, gaur egun, enpresen garapena eta hazkundea mugatuta dago, sektoreak eskaintzen dituen lanpostuak ez baititu betetzen, ezinezkoa baitzaio kualifikazio egokia duten langilerik aurkitu.

Arazo horri konponbide bat bilatzeko xedez, Debabarrena eskualdean batuta dauden bederatzi herriek kanpaina bat martxan jarri dute, egoeraren berri emateko herritarrei. Kanpaina horren leloa Euskadi Tropikal? da. Kanpainaren barne ondoko hausnarketa egiten dute: Debabarrena, oinarri industrialeko gizartea, arriskuan ote? Kanpainaren euskarri gisa, foileto, web gune eta dvd bat argitaratu dute. Foileto horretan herritarrei adierazten zaie euskal industrial 4000 lanpostu bete gabe dituela, profesionalen falta dela-eta. Sektoretik adierazten denez, egunean lau lanpostu eskaintza bete gabe uzten dira, ezin direlako bete. Ikasketa industrialak egiten dituzten ikasleen %100ak lortzen du lana eta ikasle bakoitzak 3 eskaintza jasotzen ditu lanean berehala hasteko proposamenarekin. Argitalpenean jasotzen denez, gure eskualdean industri sektoreko 569 enpresa daude, horietan 12.920 pertsonek lan egiten dutelarik. Ginera, industriak eskualdeko jardueraren %45a suposatzen du.

Argitalpen horrek lanpostu ezberdinen arteko soldaten taula konparatiboa ere jasotzen du, bertan esaten da industri peritu batek hilero 2344€/Gordón jasotzen dituela, 888 € administrazioko ofizialak eta 929 € erakusleiho-prestatzaileak. Gure eskualdeko herrien iritziz, industri alorreko heziketa aintzat hartu behar dugu eta erabaki horren aldeko arrazoiak ondokoetan laburbiltzen: enpleagarritasun indize altua, soldata erakargarriak, lanpostuetan garatzeko eta gora egiteko aukerak eta punta-puntako heziketa eta etengabeko berrikuntza jasotzen duen sektorean jardutea. Kanpaina Servicios Creativos Bostnan enpresak landu du.

Informazio foiletoa

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte