Ermuko hautetsien lehen balorazioa
Hauteskunde gau guztiak luzeak izan ohi dira. Administrazioaren egiturak gero eta azkarragoak diren arren emaitzen zain egoteak neketsua da, intentsitatez eta tentsioaz bizi ohi ditugu. Emaitzak ezagutu ondoren, lehenengo balorazioaren unea izaten da. Boto-zenbaketaren ondorengo –edo zenbaketa amaitu aurreko- unea ez da egokiena izaten, jardunaldiaren eta bere ezaugarriengatik. Nolanahi ere, kanal honek atzokoan Ermuan udal hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdietako zerrenda buru ia guztiekin hitz egin zuen.
Horien guztien lehenengo hitz eta ideiak ondoren jasotzen ditugu. Carlos Totorika alkateak lortutako babes eta emaitzekin ‘pozik zegoela adierazi zigun eta boto-emaileei bere esker ona agertu zien’. Nolanahi ere, Totorika kezkatu agertu zen parte-hartzea behera etorri izanaren aurrean eta, ‘patxada gehiagorekin, aztertu beharreko kontua zela’ gehituz. Legegintzaldia berriari begira, Carlos ilusioa du ‘hasita ditugun eta Ermuaren etorkinari begirako proiektu garrantzitsuei amaiera emango diogulako’.
PP alderdiko Fernando Lekunberrik ere bere poza agertu zuen ‘herrian egonkortu eta zinegotzi kopuruari eutsi izan diotelako’. Dena den, oso kezkagarritzat jo zuen abstentzioak ia hamar puntu gora egin izanak’, honen ustez horren arrazoiak aztertzea oinarrizko gaia da eta partidu guztiek hausnarketa egin beharko genuke horren zergatiaren inguruan. Etorkizunean alderdiko bozemalea izango denak sozialistak zoriondu zituen lortutako babesarengatik, nahiz ez gustuko izan gehiengo absolutuak’. Honek bere burua prest agertu zuen lehenbailehen biltzeko eta denon artean parte-hartzeko formulak ezartzeko’.
Zertxobait lehenago EAJko Mª Angeles Gorrotxategirekin hitz egiteko parada izan genuen. Hautagaiak zapore gazi-gozoa zuela erakutsi zuen. Lehenik ‘partiduari beren babesa eman dioten boto-emaile fidelentzako hitzak eta esker ona’ agertu zuen eta, Maiderrekin batera, hurrengo legegintzaldian ere gogotik lan egiteko prest zeudela adierazi zuen. Gorrotxategik esan zigunez, bere pena EArentzat izan eta ezertarako balio izan ez duten botoetan zegoen, ‘gure hirugarren zinegotzia lortzea, sozialisten bederatzigarrena ekiditea eta horien gehiengoa murriztea ez duelako posible egin’.
Rosa Caballerorekin hitz egiterik ezinezkoa zitzaigula eta J.L. Gimenorengana jo genuen. Honek egin zigun hasierako irakurketa eta eguna eta emaitza ‘positibotzat jo zuen’, bere alderdiak gora egin zuelako eta bigarren zinegotzia ere eskuratu izan duelako. Irakurketa horren alde negatiboan ‘partaidetzak orokorrean behera etorri izana eta gure udalean ezer gutxi aldatuko dela’ aipatu zituen, ‘zegoenean geratu baita’.
Azkenik, EAko Mikel Tejedor hautagaiarekin ere kontaktatu genuen, nahiz eta bere alderdiak zinegotzirik izateko behar besteko botorik lortu ez arren. Mikel triste zegoela esan zigun. ‘Ordezkari bat gutxienez espero genuen, herrian lan egin ahal izateko eta gazteak ilusionatzeko oinarriak landu eta partiduan aldaketak egiten joateko’. Ezinezkoa izan eta kanpoan geratu gara, pena handiz, udalbatza kanpotik lan mugatua egin daitekeelako eta egoera hori oso gorrora delako’.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko