Galiziaren XXII. Egunari hasiera emango zaio gaur
Gaur emango zaio hasiera aste bukaera honetan Ermuan ospatuko den Galiziaren XXII. Egunari. Milaka eta milaka pertsona etorriko zaizkigula aurreikusi da, larunbatean asko eta gehienak batez ere igandean. Egitaraua ekintzaz gainezka dator eta egongo da bai zer ikusi, zer jan eta zer entzun hiru egun horietan. Egitaraua hori Euskadin ditugun zentro galiziarren Ermandadeak antolatu dute Ermuko zentroaren eta udalaren laguntzaz, eta horretan Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galiziako Xuntaren babesaz. Euskadin Galiziako hamahiru zentro ditugu eta horiek Ermandadearekin batera gure udalerrian elkartuko dira asteburu honetan. Ermukoa sortu zen lehenengoetariko zentroa izan zen. Hiru egunetan denetarik izango da; musika, gastronomia, folklorea, artisautza, erakusketak, lehiaketak, dantzaldiak eta, batez ere, giro ona eta alaia kaleetan.
Gaur Jose Luis Iglesias abadeak meza galegoz emango du, parrokian arratsaldeko zortzietan. Meza horretan Lugotik etorrika ‘Lugh’ izeneko eta berrogei kideko abesbatza batek kantatu egingo du. Taldeak kontzertua emango du, meza amaitu eta gero.
- Ekainak 15, ostirala
- 19:30etan: Egitarau ofizialari hasiera emango dio herriko alkate Carlos Totorikak, Orbe Kardinalaren plazan. Carlos Totorika.
- 20:00etan: Orbe plazako frontoian jarritako orma-irudi erraldoia bisitatuko da.
- 20:00etan: SOLERA orkestraren emanaldia, Orbe plazan.
- 22:30etan: Folk Kontzertua, ‘ADUNIA FOLK’ taldearen eskutik, Orbe plazan.
- 24:00etan: Dantzaldia, SOLERA orkestrarekin, Orbe plazan.
- Ekainak 16, larunbata
- 11:00etan: ‘VII. Ardo Beltzen dastatzea’. Ardoa ospe handiko Ardandegiena izango da eta Valdespina Markesaren parkean egingo.
- 16:00etan: Diskoteka eta haurrentzako jolasak Orbe Kardinalaren plazan.
- 16:30etan: ‘Chave’ txapelketa gizon eta emakumeentzat, S. Martín plazan.
- 18:30etan: Xake txapelketa, irekia eta banakakoa, S. Martin plazan.
- 19:00etan: SOLERA orkestraren emanaldia, Orbe Kardinalaren plazan.
- 20:00etan: Ipuin kontalarien ikuskizuna: Xurxo Souto eta …, Orbe plazan.
- 21:00etan: SOLERA orkestraren emanaldia, Orbe Kardinalaren plazan.
- 22:30etan: Folk Kontzertua ‘ARDENTIA FOLK’, taldearen eskutik, Orbe plazan.
- 24:00etan: Meigas eta sorginen ordua; Queimada handia Orbe kardinalaren plazan.
- 00:30etan: Dantzaldia goizaldera arte, SOLERA orkestrarekin, Orbe plazan.
- Ekainak 17, igandea
- 11:30etan: Kalejira Galiziako Etxeetako talde folklorikoen kontura.
- 9etatik 11etara: Gastronomia lehiaketak, Valdespina Markesaren parkean. Filloak, enpanadak eta ardo dastatzea.
- 11:00etan: Ermandadeko kideek Udaletxea eta Lobiano Kultur Gunea bisitatuko dute.
- 11:30etan: Regueifeiro deritzatenen emanaldia, (bertsoak kantatu eta bertako instrumentuak jotzen dituzten musikariak). Valdespina parkean.
- 13:00etan: Agintariei harrera egingo zaie Orbe plazan. Xurxo Soutok pregoia irakurriko du. Agintariek hitza izango dute.
- 14:00etan: Luncha agintarientzat.
- 17:00etan: Folklore jaialdi handia, gaitero eta dantzarien erakustaldia ikusgai plazan.
- 21:00etan: Galiziako XXII. Egunari eta ospakizunei amaiera emango zaie.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke