Euskadi eta Galiziaren arteko loturak areagoturik, Ermuaren laguntzaz
Euskadi eta Galiziak atzotik hurbilago eta anaikideago daude. Atzokoan,eta lehenengo aldiz, Ermua herriak Euskadin ospatzen den ‘Galiziaren Eguna’ hartu zuen bere kaleetan. Eguna intentsitatez eta berotasunez, bizi izan zen, gizakiei dagokigunez bai eta, giro eta eguraldiari dagokionez. Ekimena kulturen arteko fusioaren, errespetuaren eta elkarbizitzaren adibide izan zen. Herria keta ermuarrek dena eman genien atzokoan Galiziako Zentroen Ermandadeari eta Autonomia Erkidegoko gainerako herrietatik bisitan etorri zitzaizkigun herritarrei. Sustrai edo jatorri galiziarrak dituzten asko bizi dira bai Ermuan bai eta Euskadik barne hartzen dituen hiru lurralde historikoko beste hainbat udalerritan. Horregatik, atzokoa egun handia zen, eta etorri zitzaizkigun agintarietan ere islatu zen hori. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria etorri zen, Galiziako Xuntaren izenean, Immigrazioko Idazkari Orokorra, Manuel Luis Rodriguez eta Foru Aldundiarenean, Kultura Foru diputatuak, Belen Greaves. Ermuko Udalbaltza osoa ere bertan izan zen, Carlos Totorika Izagirre alkatea buru zuela.
Horiek guztiek, herriko plazan eguerdian egin zen ekitaldian parte hartu zuten. Lehendakariak bere hitzaldian ‘bihotz zati bat galiziarra zuela esan zuen, gaztetan bere familia gerra zibiletik ihesi bertan eman zituen urteak’ gogora ekarriz. Honek plazan bildutakoei eta batez ere gaztei ‘beren jatorria ez ahazteko eskatu zien’, azpimarratuz ‘nongoa den ez dakienak, ez baitu jakiten nora joan’. Euskadiko presidentearen hitzetan ‘gallego eta euskaldunek iragan komuna dugu, biek ibili baikara batetik bestera bi mila urtez munduan zehar bizi ahal izateko’. Nolanahi ere, bi herrion identitatearen ezaugarriak ‘zintzontasuna eta lana gogoz egitea izan direnez,’ ibili eta pasa garen lekuetatik ‘maitasuna datorkigu bueltan’.
Carlos Totorikak bestalde, galegoz ongi etorria eman eta hizkuntza horretan hasi zuen bere hizketaldia. Ondoren, hau esan zuen ‘jakin badakit Ermuaren zati bat,e Galizia ere badela’. Gure herrian dugun integrazioaz eta kultur aniztasunari egin zion aipamena ondoren, hemen bizi garenak bizikidetasun eta errespetuz bizi izanaren adibidetzat joz. Totorikaren hitzetan lan ildoa hori da, elkarbizitza baketsuari eta askatasunari leku egiteko. Ekitaldi horretan Txillida Leku museoari zilarrezko enara (anduriña) eman zitzaion. Ermandadeko presidenteak Pilar Rodriguezek saria Txillidaren semeari eman zion. Luis Txillida Beltzuntzek saria eskertu eta aitaz oroitu zen eta, harekin batera harria eta burdina lantzen laguntzen zioten, Carballo eta Vidal kolaboratzaileez, ‘galiziarrak baitira’.
Lotutako albisteak

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute