Eusko Trenek gaueko zerbitzuak jarriko ditu -Santiaxuetarako-

16.07.07
Kultura eta Gazteria

Eusko Tren konpainiak iragarri duenez gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu Ermuko ''Santixau'' jaietarako. Gaueko zerbitzu berezi horiek uztailaren 21ean eta 24an egongo dira, gure herriko jaietara etorri nahi duten guztientzat. Trenak Elgoibar eta Durangotik irtengo dira eta, geltoki horietara bueltatuko ere.

Uztailaren 21eko larunbaterako Jose Maria Sanz kantariaren, ‘Loquillo’ren kontzertua iragarrita dago, bere bandarekin batera. Kontzertu hori San Pelaio plazan egingo da, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori jai egitarauaren barne dago eta dohainekoa izango da. Hori horrela, rock abeslari famatuaren jarraitzaile ugari etor daitezkeela aurreikusi da. Zerbitzu bereziak egongo diren bigarren eguna, datorren asteko asteartea izango da, uztailak 24an, patroiaren bezpera egunean. Jardunaldi horretan, herriko jai nagusiei hasiera emango zaie eta hiru egunez jota sua ibiltzeko. Hasierako jardunaldia ere berezia izaten da, eta eskualdeko gazte asko bertaratu daitezkeela aurreikusi dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu